100 urtetik gora dituen Arrateko Aterpetxearen eta Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroaren kudeaketa enkantera

2015/03/17
Adjudikaziodunak instalazioen dinamizazioa eta mantentze-zerbitzua kudeatu beharko ditu, aurtengo ekainaren 1etik datorren urteko maiatzaren 31ra. Eskaintzak apirilaren 14ra arte aurkez daitezke, Eibarko udaletxean.

Eibarko Udalak enkantera atera du Arrateko aterpetxearen eta Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroaren kudeaketa. Interpretazio-zentroa urtarrilean inauguratu zen, bi urtean baino gehiagoan hura egokitzeko lanak egiten ibili eta gero.

Adjudikazioa lortzen duen enpresak emango ditu Arrateko aterpetxeko egonaldietako zerbitzuak eta ostatu-zerbitzuak, eta hura arduratuko da Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroa dinamizatzeaz. Horretarako, tailerrak eta bisita gidatuak antolatu beharko ditu, eta, horren berri emateko, beharrezkoa den sustapen- eta zabalkunde-lana egin beharko du, Eibarrera bisitari-taldeak erakartzeko eta Arrateko inguruak turismorako duen erakargarritasuna nabarmentzeko. Interpretazio-zentroa aterpetxeko beheko solairuan dago.

Zerbitzua adjudikatzeko, kontuan hartuko dira bai proposamen ekonomikoa eta bai Arrateko aterpetxean taldeentzat ostatu-zerbitzua antolatzeko eta interpretazio-zentroa dinamizatzeko eskaintza. Eskaintzan proposatzen diren jarduerak, ibilbideak eta bisita gidatuak ere aztertuko dira, baita ekintza horien guztien berri emateko egitekoak diren zabalkunde-lana eta publizitatea ere.

Deskargatu baldintza teknikoak eta administratiboak.

Dokumentuaren akzioak

100 urtetik gora dituen Arrateko Aterpetxearen eta Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroaren kudeaketa enkantera

Klub Deportiboko beterano talde bat koloniako atean. Argazkia Juan San Martin. Gure Gipuzkoa CC-BY-SA lizentziarekin http://www.guregipuzkoa.net/photo/14672