Iñaki Larrañagaren "Inuzenteen Zirkua"

2003/09/03
Irailaren 12tik urriaren 12ra bitartean, Portaleko erakusketa aretoan gure inguruko artistarik esanguratsuenetariko baten margo-erakusketa izango dugu ikusgai: Iñaki Larrañagaren "Inuzenteen Zirkua".


IÑAKI LARRAÑAGA

"Inuzenteen Zirkua"

Irailaren 12tik urriaren 12ra – PORTALEA



Irailaren 12tik urriaren 12ra bitartean, Portaleko erakusketa aretoan gure inguruko artistarik esanguratsuenetariko baten margo-erakusketa izango dugu ikusgai: Iñaki Larrañagaren Inuzenteen Zirkua.

Eibarren jaioa 1931. urtean, Larrañagak Elgoibarran, Getarian, Gasteizen eta Oronoz-Mugairen ere arnasten ditu geografia eta humanismoa. Ikusteko, begiak itxi. Bidetik irten. Munduan muina norbere zilborra da

Iñaki Larrañagak uztaileko bigarren hamabostaldia bere lanean murgilduta igaro zuen. Oraingo honetan, Kultura Etxeko erakustaretoko horma guztiak izan dira bere ideiak eta sentimentuak adierazteko erabili dituen margo-ohialak. Hilabeteko lanaren ondoren, imaginazioz eta inprobisazioz beteriko lana utzi digu aretoko hormetan. Egileak berak dioskun moduan, “puedes tener mil ideas, pero luego hay muchos factores que influyen, el grosor de las pinturas, cómo las absorbe la pared, y una infinidad de cosas más que llevan a que tus primeras ideas acaben en otras completamente diferentes. El arte es un juego sin leyes”.

Garbi dagoena da, artezaleok, eta margozaleok gehienbat, artista bikain honen lanaz gozatzeko aukera zoragarria dugula. Etxean egindako lana da, berak hain ondo ezagutzen duen aretoan. Portalea kultura etxea zorioneko dago.




Dokumentuaren akzioak