Urkiko Gurutzea

2004/01/23
Urkikurutzekoa baserria zegoen lekuan etxebizitzak egiteko asmoa aurrera doanez, Eibarko udala Gipuzkoako Aldundiko Ondare Departamenduarekin harremanetan jarri, eta teknikari bi etorri ziren joan zen astean Urkiko gurutzea orain dagoen lekutik behar bezala kendu, gorde eta berriro lehengo tokian ipintzeko.

Agirietan lehenengo aldiz 1494. urtean aipatzen da Urkiko gurutze ezaguna.

Eibarren geratzen den bakarra da. Antzina hiru ziren zeudenak: Ibarrakoa (Ibarkurutzean, Gipuzkoa aldeko sarreran), Ulsagakoa (Bizkaia aldeko sarreran) eta Urkikoa, azken hori Elgetarako bide bazterrean.

Urkikurutzekoa baserria eta atariko gurutzea. Asier Sarasua, 2002

Gaur egun Urkikoa da geratzen den bakarra. Urkikurutzekoa baserriaren atarian egon da orain gutxira arte, baina bertan egin beharreko lanak zirela-eta, gurutzearekin zer egin erabaki behar izan da. Azkenean, lanek irauten duten bitartean gordetzea erabaki da, ondoren leku berean ezartzeko.

Toribio Etxebarriaren "Viaje por el País de los recuerdos" liburuaren hiru edizioetako azalean agertzen da.


Dokumentuaren akzioak