Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Alfa lantegiaren historiaren inguruko hitzaldia

2004/04/30
Alfa, ¿una empresa en su tiempo? da Javier Iza-Goñolak apirilak 27an Eibarren eman zuen hitzaldiaren izenburua. Ikerketa lan horretan Eibarko Alfa lantegiaren historia aztertzen da, batez ere alderdi ekonomikoa jorratuz.

Javier Iza-Goñola ikerlariak joan zen urtarrilaren 23an Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean irakurri zuen bere doktore-tesia: "Alfa, ¿una empresa en su tiempo?".

Ikerketa lan horretan Eibarko Alfa lantegiaren historia aztertzen da, batez ere alderdi ekonomikoa jorratuz. Ikerketa hori aurkeztera etorri zen duela egun batzuk Eibarrera.

Alfa, une empresa en su tiempo hitzaldia Eibarko Portalea kultura etxean izan zen, apirilak 27an.

Makina bat jende hurbildu zen ikerlari gasteiztarraren hitzak entzutera, eta nola ez, hainbat "alfista".

Dokumentuaren akzioak