Argazkilaritza Maiatzean

2004/04/29
Aurtengo maiatzean argazkilaritzak leku berezia izango du Eibarren. Hilabete guztian zehar, hainbat ekitaldi, erakusketa eta hitzaldi, denak ere argazkilaritzarekin lotutakoak. Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldea eta Eibarko Udaleko Kultura Batzordea dira antolatzaileak. Informazio gehiago.

Aurtengo maiatzean argazkilaritzak leku berezia izango du Eibarren. Hilabete guztian zehar, hainbat ekitaldi, erakusketa eta hitzaldi, denak ere argazkilaritzarekin lotutakoak. Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldea eta Eibarko Udaleko Kultura Batzordea dira antolatzaileak.

Hasteko, eta maiatzaren 1etik aurrera, 6 Argazki Erakusketa antolatuko dira hainbat aretotan: Portalea Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan, Topalekun, El Ambigún eta Eibarko Klub Deportiboan.

Egileak ere beste horrenbeste: Carles Verdú, Adolfo Vazquez eta Joaquin Vara, Angel Ispizua, Juan Ramón Llavori, Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeak eginikoak eta Argizaiola 2003 Lehiaketan sarituak izandako argazkiak.

Erakusketa guzti horien inguruko informazioa pdf honetan (225 Kb).

Maiatzaren 15ean, gainera, Portalea Kultur Etxean "Euskal Herriko Argazkilaritza Taldeen Federazioaren Kongresua" egingo da.

Azkenik, "Argizaiola Jaialdia 2004". Joan zen urteko Argazkilaritza Sari Nazionala irabazi zutenei omenaldia: Elgoibarko Ongarri Argazkilari Taldeari eta Zarauzko Photomuseumari. Javier Pedro Fernández Ferreras-i EFIAP tituloa emango zaio. Horrez gainera, Argizaiola 2004 Lehiaketaren emaitzak ezagutarazi eta irabazleei sariak banatuko zaizkie.

Azkenik, maiatzaren 30ean Argazki Rallya izango da.

Informazio gehiago:
Jose Luis Irigoien.
e-posta: jlirigoien@euskalnet.net
Telf.: 943 20 66 37

Dokumentuaren akzioak