Toribio Etxebarria Sariak

2004/07/09
Aurtengoan sari ospetsu horrek 15. edizioa beteko du. Asmoak edo proiektuak aurkezteko epea 2004ko urriaren 15ean amaituko da.

Eibarko Udalak, 1991z geroztik, Toribio Echevarria sariak bultzatzen eta babesten ditu, udalaren beraren "Ekonomia eta Industriarako Batzordearen" zuzendaritzapean. Sari horiek antolatzen hauek parte hartzen dute: BIC GIPUZKOA BERRILANek, antolakuntza teknikoan eta erakundearen sariarekin; Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, ematen duen Teknologia Sariarekin; baita APDk, EITBk, EL DIARIO VASCOk eta KUTXAk ere.

Sari horretan, erakunde hauek ere egiten dute lan: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia eta Turismo Sailak, INEMeko probintzia zuzendaritzak, SPRIk, DEBEGESAk, GIPUZKOAKO BERRILAN BICak, APDk, KUTXAk, MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA NABIGAZIO GANBERAk, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, CONFEBASKek, EITBk, El DIARIO VASCOk eta ADEGIk.

Sari horrek sustatu eta onartu nahi dituen balioak berresten ditugu: ekimena, berrikuntza, gaitasun ekintzailea, sormena eta enpresa garapena. Garrantzi berezia ematen diogu berrikuntza teknologikoari.

Azken batean, sari horren muina den filosofiari jarraituz, Eibarko Udalak (BIC GIPUZKOA BERRILANekin eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin batera) teknologia sorkuntzarako eta berrikuntzarako ekimenak bultzatzeko apustuari eusten dio; betiere, ekimen horien helburua berrikuntza kultura finkatzea eta Euskadiko enpresa sarea sendotzea bada. Bestalde, Eibarko Udalak enpresa errealitate batean gauza daitekeen ideia oro ere bultzatu nahi du.

Sari horien helburuak hauek dira:

  • Ideia eta enpresa berritzaileak sustatzea.
  • Ekintzaileen irudia laguntzea eta hedatzea.
  • Lan sorkuntzaren alde egitea.
  • Enpresa berriak sor eta garatu daitezen bideratzea.
  • Berrikuntza teknologikoa bultzatzea, jada lanean diharduten enpresetan.

Sariketaren kategoriak:

Toribio Echevarria sariek sorkuntzarako eta berrikuntza teknologikorako ekimenak bultzatu nahi dituzte; betiere, ekimen horien helburua berrikuntza kultura finkatzea eta Euskadiko enpresa sarea sendotzea bada. Toribio Echevarria sariek enpresa errealitate batean gauza daitekeen ideia oro ere bultzatu nahi dute

Bi dira ematen diren sariak:

  • Sormena eta berrikuntza teknologikoa enpresan
    Berrikuntza teknologikoan oinarritutako produktu edo prozesu berria sortzen edo garatzen ari diren enpresa finkatuentzat. Proiektuak ez dira enpresa berrien sorkuntzara mugatuko; jada lanean diharduen enpresa batean dibertsifikazio edo berrikuntza nabarmenak sartzeko proiektuak ere onartuko dira.
  • Enpresa Ideiak
    Banakako nahiz taldeko sustatzaileentzat, Euskadin jaioak edo bertan bizi direnak. Sustatzaile horiek enpresa ekimen bideragarriak eta berritzaileak aurkeztu behar dituzte, eta horiek aurrera eramateko prest agertu. Sortu berriak diren enpresentzat (bi urte gehienez) banakako nahiz taldeko sustatzaileek sortutakoak; eta sariaren euskarria behar dutenak proiektua finkatzeko edota heltzeko.
  • Oinarriak jaitsi (pdf, 175 Kb)
  • Sariketaren diptikoa.


Dokumentuaren akzioak