Liberalismoa Eibarren XIX. Mendean

2004/09/30
2002ko Juan San Martin ikerketa-bekaren emaitza. Gotzon Iparragirre irakasleak "Liberalismoa Eibarren XIX. Mendean" izeneko hitzaldi interesgarria eskainiko du. Eibarko Portalea Kultura Etxean, Urriaren 5ean, arratsaldeko 19,30etan.

  1. urtean Iparragirrek Eibarko Udalak eskaintzen duen Juan San Martin beka eskuratu zuen, "Eibarko Liberalismoa XIX. Mendean proiektuarekin, eta orain, gai berdinaren inguruan ">Liberalismoa Eibarren XIX. Mendean izeneko hitzaldi interesgarria eskainiko du.

Gotzon Iparragirrek hainbat artikulu idatzi ditu, bere ikerlan ezberdinek Ondarrua, Eibar, Bergara eta Irungo udaletxeek emandako bekak jaso dituzte eta dagoeneko hiru liburu argitaratu ditu.

Martitzenetan Berbetan hitzaldi-sortaren barruan gai honi buruzko argibideak emango ditu, urriaren 5ean, 19,30etan, Portaleko Areto Nagusian.


Dokumentuaren akzioak