Viaje por el país de los recuerdos

2005/06/13
Ego Ibarra Batzordeak liburu horren hirugarren edizioa kaleratu du, Toribio Etxebarriak idatzia eta 1968an kaleratua. Oraingoan Asier Sarasuak egindako hitzaurre sakon bat dago egilearen bizimodua, haren lanak eta pentsamendua islatzen.

Ego Ibarra batzordeak Viaje por el país de los recuerdos liburuaren hirugarren argitarapena atera du. Toribio Etxebarriak idatzia eta 1968an kaleratu, 1990. urtean ere kaleratu zen, Juan San Martinen hitzaurrearekin, baina agortuta zegoen. Oraingoan hirugarren aldiz kaleratu da. Lehenengo edizioaren testu faksimilatua da eta Asier Sarasua eibartarraren hitzaurre luzea dauka, eta baita idazlearen bibliografia eta bere inguruan idatzitako liburuen zerrenda ere.

Toribio berak, liburu honen hitzaurrea egiterakoan, hauxe dio: "si yo hubiese tenido la fortuna de tropezar con alguna memoria como ésta de mis abuelos, no hubieran muerto del todo". Esaldi horrek ondo bezain ondo laburtzen du liburuaren edukia: oroimena, emozioak, txikitako bizipenak... Eibarko herri osoaren memoria kolektiboa.

Edizio honek dakarren berritasuna Asier Sarasuak idatzi duen hitzaurrea da. Toribioren bizitza eta garai haretako Eibar nolakoak ziren aipatzen digu, lau ataletan banatuta, "Egilea eta bere herria ", " Toribio Etxebarriaren bizitza (haurtzaroa, udaletxea, Alfa, Errepublika, gerra eta exilioa), " Toribio Etxebarriaren pentsamendua" (politika eta filosofia, Eibar eta euskara) eta azkenik, "Toribio Etxebarriaren lanak".

Sarasuak autorearen inguruko hainbat datu emateaz gainera, autorea bere herriko egoera sozio-ekonomikoan eta kulturalean kokatzen du, sasoi haretako Eibarri buruzko hainbat datu emanez.

Liburuaren amaieran, Bibliografia atalean, Etxebarriaren lanen zerrenda osoa dago, eta baita berari buruz idatziko lanen zerrenda ere.

Viaje por el país de los recuerdos

Dokumentuaren akzioak