Artxiboko argazkiak identifikatzen

2006/03/27
Eibar aldizkariak Ego Ibarra batzordeari laguntzen dio Udal Artxiboko argazki zaharrak identifikatzen. Argazkietan agertzen den jendea identifikatzeko beharrezkoak diren datuak ematen dituzten herritarren artean zozketa bat egin eta sarituari opari bat ematen zaio. Oraingo honetan, José Pérez Cid jauna izan da saritua; saria 2006ko martxoaren 30ean -eguena- entregatuko zaio udaleko Areto Nagusian.

Eibar aldizkaria 1998. urtean hasi zen Ego Ibarra Batzordeari laguntzen, xede nagusia, Udal Artxiboak dituen argazki-fondoak identifikatzen zetzalarik, eta batik bat, Feliciano Castrillok udalari eman zion argazki-bilduma handia eta herriko jendeak ekarri dituen beste argazki asko, digitalizatuta dauden erretratu edo argazkiak.

Orain arte 496 izan izan dira argitaratu direnak. Gehienak kale-girokoak dira: ezkontzak, despedidak, jaunartzeak, lagun-taldeak... Baina aldizkariko irakurleek egindako lanari esker XX. mendeko argazki on askoak ere identifikatu dira, zailxeagoak.

Ego Ibarra batzordeak eta Udal Artxiboak identifikatzen lagundu duten herritarren laguntza eskertu nahi du , eta bereziki, Eibar aldizkariarena.

Dokumentuaren akzioak