"Humbolt: hizkuntza eta pentsamendua": Joxe Azurmendireren ikerketa.

2006/03/29
Joxe Azurmendi Otaegi izan da JUAN SAN MARTIN 2005 beka-deialdiko irabazlea "Humbolt: hizkuntza eta pentsamendua" lanarekin. Epaimahaiaren aipamen berezia Danel Lauzirikaren "Nazionalismoaren teoria modernista Euskal Herrian" proiektuak jaso du.

Joxe Azurmendi (Zegama 1941) olerkari, kazetari, saiogile eta filosofo euskalduna. Arantzazun, Erroman eta Münsterren egin zituen ikasketak. Jakineko zuzendari izan zen 1961etik 1963ra. Euskaltzaindiako urgazle.UPV-EHUko Katedraduna.

Saiakerek eman diote osperik handiena: Zientzi Politikoen alorrean Gizona abere hutsa da edo Nazionalismo/Internazionalismo Euskadin eta Kultura eta Filosofia alorrean, Hizkuntza, etnia eta marxismoa, Kultura proletarioaz, Mirande eta kristautasuna, Gizaberearen bakeak eta gerrak, eta Espainolak eta Euskaldunak.

Joxe Azurmendiren hitzetan bere gaiaren muina klasikoa eta sinplea da: pentsatzeko hizkuntzarik behar da? baina galdera hori sinplea ez beste guztia dela dio egileak.

Danel Lauzirikak, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du NAZIONALISMOAREN TEORIA MODERNISTA EUSKAL HERRIAN proiektuarekin. Danel Lauzirika Erkiaga Gernika-Lumon bizi da eta 1981ean jaioa da. Filosofian lizentziatua da.

Dokumentuaren akzioak