75 urte Eibarrek II. Errepublika aldarrikatu zuenetik.

2006/03/31
Eibarko udaleko Kultura Sailak II. Errepublikaren aldarrikapenari dagokion 75. urteurrena gogora ekartzearren, lau hitzaldi eta "Errepublikaren koloreak" izeneko mail-art erakusketa antolatu du. Erakusketa martxoaren 31n zabalduko da Portaleko Erakusketa Aretoan eta hitzaldiak apirilaren 3tik 6ra bitartean eskainiko dira leku berean.

Hizlariak eta hitzaldiak:

  • apirilaren 3an Josu Txueka historialariak egingo du berba "II. Errepublika eta Estatutua" hizpide
  • apirilaren 4an, Rosa Regàs idazlea izango da hizlaria, Biblioteka Nazionaleko zuzendariak "La República de los libros, los libros de la República" izango du ahotan
  • apirilaren 5ean Jose Luis de la Granja historia-katedradunaren txanda izango da eta "La II. República y Euskadi" gaiaren inguruan jardungo du
  • apirialaren 6an, Jesús Gutiérrez eibartarra arituko da, "Eibar y la República" lemapean.

Hitzaldi guztiak Portaleko Areto Nagusian izango dira, arratsaldeko 7,30etan.

Beste orrialde honetan ikusiko duzue 2001. urtean antolatutako ekitaldien laburpena: Errepublikak 70 urte

Dokumentuaren akzioak