Eibar aldizkaria on-line

2006/04/04
Hemendik aurrera, Pedro Zelaiaren eskutik atera zen "Eibar" aldizkaria on-line jarriko da egoibarra.com webgune honetan gure herriaren historia oroimena gordetzen egiten duen ahaleginagatik eta zabalkunde handiagoa izan dezan.

Orain arte kioskoetan jasotzen genuen Eibar aldizkaria, hemendik aurrera Interneten ere irakurri ahal izango dugu PDF formatuan, atal honetan. Sarean jarri den lehenengo alea, 2006ko lehen alea da, martxokoa, III. sasoiko 70. alea dugu.

Asko dira aldizkarian dauden artikulu interesgarriak, gehienak herriarekin lotuta dauden gaiak jorratzen dituztenak; bertan idazten dutenen zerrenda ere ez da motza; argazki-bilduma eder bi ere eskaintzen dizkigu: bata, "Galería de Eibarreses" delakoa eta "Ego Ibarraren argazkiak bestea".

Horiez gain ezin ditugu ahaztu "Humor eibarrés" atala eta herrian azken hiru hilabete hauetan izandako heriotzen eta jaiotzen datuak ematen dituena.

Ale honetan aurkitu hauek izango ditugu: Jesus San Miguelen "Posturas en torno al fenómeno religioso", Maria Angeles Zulaikaren "La Kutxa; "Sor Isabel Lete Landa" HMCrena, Amatiñoren "Eibarko euskara: una joya de libro", Pepe Txikienaren "Luchando por alcanzar la pobreza"; Vicente Markinaren "Fuera Humos", Silvia Hernandezen "Mahomaren karikaturak"; "Pesas, medidas y calendarios (IV)" Castor Garaterena; Jesús Gutierrezen "El antiguo solar de Orbea"; Antxon Narbaizaren "Eibarko maixuak: Antonio Latorre"; Agirregomezkortaren "La Huelga", Elena Lakaren "Eibartar petoek ezagutu gabeko auzoak"; M. Olañetaren "Eibartarrak munduan"; Chema Cornagoren "Jornadas de teatro"; Asier Ecenarroren "Los hermanos Humboldt"; Javier Elorzaren "La desaparición del tesoro de San Andrés", Iratxe Gimenezen "Trocitos de Zuloaga", "Ipurua un campo moderno" J.A. Rementeriarena; "Eskola kirolaren inguruko gorabeherak" Iñaki Ugartebururena, J.A. Larrañagaren "Galería de pelotaris: Naparrete", Mateo Guilaberten "El grave problema de las basuras", Morquechoren "Rendidos al bacalao" eta Jose Antonio Pagolaren "Evangelios".

Eibar aldizkaria online

Dokumentuaren akzioak