Goi-Argi hilebetekaria on-line (1952-1963)

2006/10/22
Emakumeei zuzendutako Goi-Argi edo "hoja de la Congregación Mariana" delakoa Eibarren kaleratu zen 1950eko abuztutik aurrera Eguren inprentan; erredakzio-taldea parrokian zegoen. Webgunean konstultagai ipini ditugun aleak 1952ko iraileko 26. aletik 1963ko abenduko 162. alera bitartekoak dira, 136 ale guztira.

Goi-Argi edo "hoja de la Congregación Mariana" hilabetekaria Eibarren argitaratu zen elizaren babespean; emakumeak zituen ardatz nagusi.

1952-1963 bitarteko ale guztiak dijitalizatu egin ditugu, eta sarean jarri, edonorentzat kontsultagai: Goi-argi aldizkaria

Artikulu edo idazti gehienak erlijioaren ikuspegitik daude idatzita nahiz eta gai asko jorratu: JOC (Juventud Obrera Católica) erakundeari buruzkoak, nazioarteko gaiak, zine-kritika, gai arinak... denak estilo zuzenean egindakoak.

Orriotan herriko albisteak ere aurki ditzakegu, esate baterako 1953ko urtarrileko alean Arrateko Ama Eibarrera ekarri behar zutela eta "amabost egunian gure errian biziko da" zioen, "Eibarko mixiñua zuzentzera". Edo 1957ko azaroaren 12tik 16ra bitartean izan zen "Semana de la joven" delakoari buruzko propaganda.

Artikulu gehientsuenak firmatzeke daude; ostera beste leku batzuetatik jasotako artikuluak edo itxura batean behintzat propio aldizkarirako egindakoak firmatuta agertzen zaizkigu (Alejandro Ortega, Javier Maria Echenique, Enciso, José Maria Llanos, Joaquín Ruiz Jimenez...).

Bitxia bada ere, ez da azaltzen emakume izenik idazleen artean. Atera zen ale bakoitzean aurkituko dugu euskaraz egindako artikulu bat.

Goi-argi aldizkaria online


Dokumentuaren akzioak