Juan San Martin zena Eibarko seme kutun ( 2006-11-17)

2006/11/13
Juan San Martin zenak, 2007ko azaroaren 17n, iluntzeko 7etan jasoko du Eibarko seme kutun izendapena. Ekitaldiak azaroaren 15ean hasiko dira Markeskoan, UEUk duen egoitzan, San Martin bekaren irabazle bik, Joxe Azurmendik eta Idurre Alonsok,euren ikerketak plazaratuko baitituzte.

JUAN SAN MARTIN HITZALDIAK MARKESKOAN
LEKUA: Markeskoako Areto Nagusia
Eguna: 2006-11-15
Ordua: 18:00

Joxe Azurmendi, Juan San Martin 2005 bekaren irabazlea:
Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua. Esaera arrunta da euskal abertzaletasunaren nazio kontzeptua Herder eta Humboldt-en tradizio alemanekoa omen dela. Kontzeptu hori honelakoa litzateke: herri bakoitzak espiritu bat dauka (Volksgeist); espiritu bakoitzak hizkuntza bat; hizkuntza bakoitzak mundu-ikuskera bat; mundu-ikuskera bat espiritu bat da.

Idurre Alonso, Juan San Martin 2004 bekaren irabazlea:
Literaturaren erdiguneak irakaskuntzan. Ikerlan honetan Euskal Literaturaren irakaskuntzan zein mailaketa motari jarraitzen zaion argitu nahi izan da, eta bide batez, erdiguneak zeintzuk diren identifikatu. Helburu horrekin, teknika soziologikoez baliatuz, ikasleek zer ikasten eta irakurtzen duten aztertu da lehendabizi, eta ondoren, ikertutako ikastetxe bakoitzean ikasgelako programazioa -literaturari dagokiona- zehaztean eragin duten faktoreak identifikatu dira.

Dokumentuaren akzioak