Jentetza handia gerraren inguruko liburu aurkezpenean Eibarren

2007/02/26
Jesus Gutierrezen "La guerra civil en Eibar y Elgeta" liburuaren aurkezpenean txiki geratu zen Portaleko aretoa; kanpotik etorritakoak ere asko izan ziren otsailaren 22ko egun hartan (Bergara, Azpeitia, Valentzia, Bilbo...).

Zeuden liburuak ere ez ziren iritsi erosi nahi zuen jendea guztiaren eskuetara, horregatik ekitaldian egon eta liburu barik geratu zinenok, han bertan liburua jasotzeko izena eman zenuten lagunok, Eibarko udalera etor zintezkete bihartik aurrera, otsailak 27, goizez, zuen liburua jasotzera. Udaletxeko 2. pisura etorri mesedez, Ego Ibarra bulegora.

Gerra Zibila Eibarren eta Elgetan




Dokumentuaren akzioak