Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Egoibarra.com: 2007an jasotako bisitak. Hobekuntzak eta berriztapenak

2007/12/13
Urtea amaitzear dela, webgune honek urtean zehar jasotako bisiten laburpen txiki bat aurkezten dizuegu.

Eibarko udaleko www.egoibarra.com webgune honek 51.724 bisitari izan ditu 2007. urtean zehar, iaz baino %2 gehiago.

Guztira, 242.680 orrialde erakutsi dira.

Bisitariak 100 herrialdetatik gorakoak izan dira. Atzerritarren artean, Mexiko, EEBB, Colombia, Frantzia, Argentina eta Txilekoak dira gehientsuenak.

Bestalde, webguneak aldaketa handiak izango ditu 2008ko urtarrilaren amaiera aldetik aurrera. Une honetan, diseinua ari zaio aldatzen; barruko mamia modu errazagoan erakusteko bidean dago.

Dokumentuaren akzioak