Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Programazioa. 2008ko ekainak 9-ekainak 15: egunez egunekoa

2008/06/06
Eibarren, ekainaren 9tik 15era bitartean ekitaldi ugari daude: Musika eskolaren kontzertua, Goruntzen emanaldia CD berria aurkezteko, Garagardoaren astea, Ballet Eibarres,Dantzari Eguna, Emakumeen Bira...

Hilean zehar:

  • Margo, Marrazki eta Zeramika udal eskolen Erakusketa ekainaren 18 arte zabalik.
  • Jose Vilaren argazki-erakusketa Portalea tabernan, ekainaren 1etik 30era.
  • Juan Antonio Palaciosen argazki-erakusketa Ambigu tabernan, ekainaren 1etik 30era.


Ekainak 10, martitzena

  • 19:00etan, Coliseo Antzokian, Juan Bautista Gisasola Musika. Eskolaren ikasturte amaierako kontzertua. Sarrera: 2 €.

Ekainak 11, eguaztena

  • 20:30ean, Coliseo Antzokian, Ballet Eibarres taldearen emanaldia. Sarrera: 2 €.


Ekainak 12, eguena

  • 20:30ean, Coliseo Antzokian, Eibarko Euskal Lore Jokoen 100. urteurreneko ekitaldien barruan, Goruntz Abesbatzaren diska aurkezteko kontzertua, Teatro Interior taldearen laguntzarekin. Sarrera: 2 €.

Ekainak 13, barixakua

  • 18:00etan, Untzaga Plazan, Ipurua Gimnasia Erritmiko taldearen erakusketa.
  • 18:00etan, Errota Gaztelekuan, "Ondo pasau, pasau barik", 12-14 urte bitarteko gazteentzako drogomenpekotasunaren prebentziorako tailerrak.
  • 19:00etan, Astelena Frontoian San Juan Pilota Txapelketaren final- erdiak. Antolatzailea: Klub Deportiboa.
  • 19:00etan, Untzagan, Garagardo Jaiaren inaugurazioa. Ekainaren 21 arte izango da. Antolatzailea: Eibar Rugby Taldea.
  • 22:00etan, Coliseo Antzokian, Malawiko Iparraldeko Body Mind & Soul de Mzuzu taldearen kontzertua. Sarrera: 10 €

Ekainak 14, zapatua

  • 11:00etan, Mutrikuko portuko igerilekuan, hiruko waterpolo torneoa Eibarko Urbat I.K.E, Iruña W.T. eta C.W. Padronen artean . Antolatzailea: Urbat I.K.E
  • 19:30ean, Untzaga Plazan, Dantzari Eguna. Antolatzaileak: Klub Deportiboa eta Kezka Dantza Taldea.
  • 23:00etan, Coliseo Antzokian, Txistularien Alardea. Sarrera:2 €. Antolatzailea: Usartza Txistulari Taldea.

Ekainak 15, domeka

  • 10:00etatik aurrera, Olabeko zelaian, Euskadiko Field Target Txapelketa (tiroaldia haizezko armekin).
  • Emakumeen Bira, nazioarteko txirrindularitza lasterketaren amaiera; Eibar-Eibar etapa. Irteera 10,30ean; helduera 13:30ean.

Dokumentuaren akzioak