Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2008ko VIII. Juan San Martin beka: Artea, Mendizaletasuna

2008/07/21
Juan San Martin Bekaren 2008ko edizioak Arte eta Mendizaletasuna izango ditu ikergai. Aurtengoa VIII. edizioa da eta eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2008ko irailaren 1etik urriaren 10era bitartean izango da.

Juan San Martin Bekaren 2008ko edizioak Arte eta Mendizaletasuna izango ditu ikergai, San Martin zenak, beste alor askorekin batera, sendo jorratu zituen alorrak. Eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2008ko irailaren 1etik urriaren 10era bitartean izango da.

Eskabide-orria Pegoran dago eskuragai (Eibarko udalak Herritarren Zerbitzurako bulegoa). Eskaera-orriarekin batera, espediente akademikoa, kurrikuluna, titulazioa eta merituen egiaztagiriak ekarri behar dira. Lantaldeak izanez gero, partaide guztienak.

Dokumentu horiekin batera gaiaren azalpena eta proiektua ekarri behar dira ahalik eta zehatzen; proiektua gehienez 13 orrialdekoa izango da.


Dokumentuaren akzioak