Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2010eko apirila kultura ekitaldiak

2010/03/31
Antzerkia, dantza, musika, San Juan jaien kartel lehiaketa, Eskola Agendaren Argazki Lehiaketa, Kirmen Uriberen hitzaldia, Institutuko Arte Batxilergoaren 10. urteurreneko ekitaldiak, ikastaroak, Gipuzkoako Bertso Eskolen eguna...

Eibarko Artisten Elkarteak eta "Ignacio Zuloaga" institutuko ikasleek Portalean egingo dituzte erakusketak. Baina horrez gain beste hainbat ekitaldi edo ikuskizun daude: umeendako antzerkia, zine-emanaldiak (Coliseoan eta Unibertsitate laboralean), dantza, musika (herriko banden kontzertuak; Debako musika bandaren emanaldia 24an), San Juan jaien kartel lehiaketa, Eskola Agendaren Argazki Lehiaketa, Kirmen Uriberen hitzaldia, Institutuko Arte Batxilergoaren 10. urteurreneko hitzaldia Jose Antonio Azpilikueta, Mikel Garate, Josu Torrealday, Julen Agirre eta Ane Aranberriren eskutik "Artearen bidean" gaia hizpide dutela,  ikastaroak, Gipuzkoako  Bertso Eskolen eguna, Ikastenen hitzaldiak...

Eibarko apirileko ekitaldien agenda ikusteko, jaitsi PDF hau (2,5 Mb).

Dokumentuaren akzioak