2014 uztaila-abuztua: jardun kulturala Eibarren

2014/06/30
Uztailean eta abuztuan jaiak ditugu nagusi (San Kristobal, Amaña) eta egitarau luze eta zabala dugu jaiotan. Hala ere, bestelako ekitaldiak ere badaude: diaporama-saioak, antzerkia, zine-emanaldiak, liburu-aurkezpena, Lambretta motorrak..

Arrate Kultur Elkarteak, udan ohikoa duen bezala, aurtengoan ere San Andres elizaren klaustroa erabiliko du bere udako ekitaldietarako: Berreibar dokumentala, Norvegia bizikletan, Indonesia eta "Hipo y Condrías" antzerki saioa eskainiko ditu. Lambretta motorren kontzentrazioa edo elkarretaratzea uztailaren 13an izango da. Amañako jaiak uztailaren lehen aste bietan izango dira eta azpimarratzekoak dira han izango diren saio bi: bata, Golden Apple Quartet taldearena eta, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolarien emanaldia. San Kristobal auzokoak 5ean hasiko dira eta bigarren aste osoan luzatuko.

Gida deskargatu

Dokumentuaren akzioak