2014ko “Toribio Echeverria” sariak: ABC enpresak jaso du herriko enpresa ekimen onenaren saria

2014/06/06
Jesus Arizaga, Alejandro Arizaga eta Jose Bastarrica eibartarrek 1943an fundatu zuten ABC enpresa izan da Eibarko enpresa ekimen onenaren aurtengo saritua, sari merezia.

Gaur egun, ABC taldeak, 160 langile inguru ditu Eibarren, Txinan, Brasilen eta Indian dituen instalazioetan; Azitaingo industrialdean du bere egoitza nagusia. Konpresoreak egiten ditu, elikagai-industriarako eta energiaren eta petrokimikaren industria-alorretarako. Sakatu hemen eta ikusi enpresaren historia.

Horrez gain, hona hemen aurtengo “Toribio Echevarria” sariak:

  • ENPRESA ASMOAK kategorian:
    • ENPRESA ASMOAK SARIA: Irabazlea: BRAIN CLOUD COMPUTING (BCC) Garun irudien prozesamendurako zerbitzu konputazional adituak.
    • TEKNOLOGIA SARIA: ARIMA HDIV web segurtasunerako softwarea.
  • ENPRESA BERRIAK kategorian:
    • ENPRESA BERRIAK SARIA: DNA Data Gaixotasun genetikoen diagnostiko molekularrerako produktu eta zerbitzuak.
    • TEKNOLOGIA SARIA eta NAZIOARTEKOTZA SARIA IRISBOND Ordenagailuen begirada bidezko kontrolerako sistema Eye Tracking bezelako komunikazio teknologian oinarritua.

Dokumentuaren akzioak

2014ko “Toribio Echeverria” sariak: ABC enpresak jaso du herriko enpresa ekimen onenaren saria

ABC tailerrak egindako konpresore bat