2014ko-arratiak.-egitaraua

2014/09/03
Arratera igotzea: horixe da eibartarrek Arrate egunerako izaten duten nahi bakarra, hara igo, zelaian lekua hartu eta, gehienek, sinestunek nahiz sinesgabeek, Arrateko amaren azpitik pasatu eta mun egitea.

Egitaraua. ARRATEKO AMAREN JAIAK 2014

Irailak 7, Arrate bezpera.

  • 18:00.- Meza Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai errepika.
  • 18:30.- Herri kirolak.
  • 21:00.- Bertso Afaria: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujabio eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Asier Ibaibarriaga. Kantabria jatetxean. Sarrerak: 30 € (bazkideentzat) eta 31 €. (Sagarbitxa - Kultu - Kantabria - ...eta kitto!). Antolatzailea: "... eta kitto!".
  • 21:00.- Rock kontzertua.

Irailak 8, Arrate eguna.

  • 10:00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian. Jai Batzordeak antolaturik.
  • 10:00.- Kittonbola!
  • 10:30.- Kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
  • 11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.
  • 12:30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.
  • 13:30.- trikitilari eta bertsolarien saioa.
  • 17:00.- Bertsolarien saioa.
  • 17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea: Asola Berri Elkartea
  • 17:30 - 20:30.- BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak ( Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.
  • 17:30.- dantza solte txapelketa. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak)
  • 18:30 - 21:00.- dantzaldia Egan taldearekin.

Irailak 14, Kofradia eguna eta baserritar jubilatuen eguna

  • 10:30.- Simón Aldazabal XIX. Antxitxiketaldia. Eibarko Klub Deportibotik irten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).
  • 11:00.- Meza Nagusia bertsolariekin eta Arrateko ezpata-dantzariekin. Ondoren prozesioa Usartza Txistulari Bandak lagunduta.
  • 12:00.- Paella lehiaketa.
  • 14:00.- Paella lehiaketaren sari banaketa.
  • 14:30.- jubilatuentzako bazkaria Kantabria Jatetxean. Baserritar nagusiei opariak banatuko zaizkie. Trikitilari eta bertsolariek ere parte hartuko dute. Txartela 37 €. (Kantabria jatetxean).
  • 17:30.- idi probak.

Antolatzailea: Eibarko Udala Laguntzaileak: Andirao Elkartea, "... eta kitto!", Asola Berri Elkartea, Betikuak, Eibarko Klub Deportiboa / Kezka Dantza Taldea – Atletismo Batzordea

Dokumentuaren akzioak

2014ko-arratiak.-egitaraua

Dantzaria Arraten 1963an. Argazkia: Juan San Martin (GFA) CC BY-SA