2014ko San Juan jaiak: egunez egun. Jaietako kartelaren eta alkohol kontsumoaren kontrako pegatina lehiaketaren irabazleak

2014/06/10
Aurtengo jaietako kartela Oihane Romarate Yarza hogei urteko eibartar gaztearena da.

Umeenean, Garoa Magunazelaia (11 eta 14 urte bitartekoak) eta Jon Martinez (10 urte arte) izan dira irabazleak. Alkoholaren kontrako pegatinaren lehiaketa, Oscar Lopez de Zubiriak irabazi du.

Kartel lehiaketara, ume zein nagusi, 44 neska eta 24 mutil aurkeztu dira. Beraz, 79 izan dira guztira parte hartu dutenak. Alkohol kontsumoaren kontrako pegatinarenean, 14 izan dira parte hartzaileak, 6 neska eta 8 mutil

12-Esan  Sooo... ! alkoholari.jpg
Pegatina irabazlea. Egilea: Oscar Lopez de Zubiria Alvarez

Pegatina irabazlea. Egilea: Oscar Lopez de Zubiria Alvarez


Eibarko sanjuanen programa, egunez egun:

ekainaren 15era arte, Portaleko Erakusketa Aretoan, Margo, Marrazki eta Zeramika udal eskolen ikasturte bukaeraren erakusketa. Ordutegia: asteartetik igandera, 18:30etik 20:30era.

 

ekainak 4, eguaztena

  • 20:00etan, Coliseo antzokian, Biraka Dantzaren Los 40 princibailes ikuskizuna. Sarrera: 3 €.

ekainak 5, eguena

  • 20:00etan, Coliseo antzokian, Biraka Dantzaren Los 40 princibailes ikuskizuna. Sarrera: 3 €.

ekainak 6, barixakua

  • 20:00etan, Coliseo antzokian, Biraka Dantzaren Los 40 princibailes ikuskizuna. Sarrera: 3 €.

ekainak 8, domeka

  • 12:30ean, Untzagan, Cielito Musika Bandaren kontzertua.

ekainak 11, eguaztena

  • 18:00etan, Txaltxa Zelaiko kioskoan, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako rock taldeen kontzertua.

  • 19:00etan, Coliseo antzokian, Eibarko Dantza Garaikide umeen taldearen emanaldia. Sarrera: 3 €.

 

ekainak 12, eguena

  • 19:00etan, Untzagan, Garagardo Jaiaren inaugurazioa. Ekainaren 20 arte izango da. Antolatzailea: Eibar Rugby Taldea.

  • 20:00etan, Coliseo antzokian, Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia. Sarrera: 3 €.

ekainak 13, barixakua

  • 19:30ean, Untzaga plazan, Dantzari Eguna. Antolatzaileak: Klub Deportiboa - Kezka Dantza Taldea.

  • 20:00etan, Coliseo antzokian, Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia. Sarrera: 3 €.

  • 22:00etan, Astelena frontoian, boxeo gaua. Antolatzailea: Gasteiz Sport.

ekainak 14, zapatua

  • 18:00etan, Untzaga Plazan, herri kirola, Giza-froga.

  • 18:00etatik 20:00etara, Txaltxa Zelaiko kioskoan, arku tiroa. Antolatzailea: Urko Arkularien Kluba.

  • 20:00etan, San Andres parrokian, Goruntz eta Deustoarrak koruen kontzertua.

  • 23:00etatik aurrera, SUTAGAR taldearen kontzertua.

ekainak 15, domeka

  • 09:00etatik 14:30era, Arraten, Eibarko Hiria txori kantarien XV. txapelketa, JJJ Memoriala (eguraldi txarra izanez gero, Altzubarrenen -Azitaingo frontoian- egingo da). Antolatzailea: Eibarko Txori Lagunak. Laguntzailea: Euskal Herriko Txori Basatien Ornitologia Federazioa.

  • 10:30ean, Untzagatik irtenda, Sanjuanetako LXXIX. txirrindularitza Sari Nagusia, gazteentzat. Antolatzailea: Eibarko Txirrindulari Elkartea.

  • 12:30ean, Coliseo antzokian, Zortzi musika forma eta ipuin bat : Isabel Laspiurren ikasleen piano kontzertua. Sarrera: 3 €.

ekainak 19, eguena

Egunean zehar, feriako atrakzioen prezioa 0,70 eurokoa izango da.

ekainak 20, barixakua

  • 19:30ean, Untzaga plazan, umeendako antzerkia: “Txangoa” antzezlana Patxin eta Potxin konpainiaren eskutik.

  • 19:45ean, Ipurua kiroldegian, XXVI. San Juan Igeriketa Saria. Antolatzailea: URBAT I.K.E.

  • 20:00etan, Coliseo antzokian, Ballet Eibarrés taldearen emanaldia. Sarrera: 3 €.

  • 22:00etan, Ibarkurutzen, poesia emanaldia, Maite Lorenzo, J.M. Alvarez, Elisa López, Elena López, Begoña Sánchez, Beatriz Alvárez, Raquel Gómez, Coro Benito, Rafa Arce, Andrea Uña, Isabel Sanchez, Julián Arnaiz eta Idoia Carramiñanarekin. Antolatzailea: Geltoki Elkartea.

  • 22:30ean, Untzaga plazan, kontzertua Trío Medianoche eta Voces y Cuerdas taldeekin.

ekainak 21, zapatua

  • 10:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 21:00etara, Untzaga plazan, simulazioa jokoen taillerrak (modelismoa, magia, eszenografia eta mahaiko jokuak), Odisea elkartearen eskutik.

  • 10:30ean, Astelena frontoian San Juan pilota txapelketa. Pilota eskolen partiduak, seniorren 4 ½ -ko eta binakako partidak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa.

  • 10:30etik 19:30era, Arraten, XXX. Extremadurako Herrialde-Elkarraldi Jardunaldia.

  • 11:00etan, Hezkuntza Esparruan, San Juan XXIV. tiro txapelketa haizezko armekin.

Antolatzailea: Dinbi-Danba.

  • 16:00etatik 21:00etara, Ipurua kiroldegian, Eibarko Hiria squash saria. Finalak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa.

  • 18:00etan, Zezen plazan, zezenketa. Parte hartuko dute: Javier Castaño, Morenito de Aranda, Oliva Soto eta Damián Castaño toreruek eta Juan Millán nobilleroak. Ganadutegia: Lorenzo Rodriguez de Espioja (Campo Ledesma).

  • 18:00etatik aurrera, Untzaga plazan, "Zirkomotik" jolas parkea.

  • 20:30ean, Coliseo Antzokian, Sostoa Abesbatzaren San Juan kontzertua. Sarrera: 5 €.

  • 23:00etan, Tierra Santa eta Los Zigarros taldeen kontzertua.

  • 24:00etatik 03:30era, Untzaga plazan, alkohol gehiegikeriaren kontrako sensibilizazio karpa (informazioa, alkoholemia kontrolak, ...)

ekainak 22, domeka

  • 08:00etan, Zezen plazan, enbolatuak, Sakaren bigantxekin.

  • 12:30ean, Untzaga plazan, Ipurua Gimnasia Erritmiko taldearen erakusketa.

  • 17:00etatik 20:00etara, Untzagan, umeentzako puzgarriak Astixaren eskutik.

  • 19:00etan, Untzaga Plazan, Elegants zirko emanaldia, Elegants konpainiarekin.

 

ekainak 23, astelehena

  • 10:30ean, Ospitalean, Santuari zapia jarriko zaio.

  • 11:00etan, Untzagan hasita, Sanjuanetako Zortzikoa, Usartza Txistu­lari Bandaren eskutik eta musikarien laguntzaz.

  • 12:00etan, Untzagan, koadrilak bildu, eta Ustekabe fanfarrearekin kalejira Urkizuraino. GASTE Elkarteak antolatuta.

  • 13:00etan, Estaziño kalean, ongietorria Lizarrako Dultzaineroei, eta kalejira Untzagaraino Udalbatzak, S.D. Eibar, Eibarko Triatloi taldea eta kuadrilek lagunduta.

  • 13:30ean, Udaletxetik, pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinazoa.

  • 13:45ean, Udaletxean, Sanjuanetako kartel lehiaketa eta alkohol gehiegikeriaren kontrako pegatina lehiaketen sari banaketa.

  • 17:30ean, Ego Gain Gerontologiko Zentroan, Eibarko kantuzaleak taldearen emanaldia.

  • 17:30ean, Untzagan, koadrilak bildu eta kalejira fanfarrearekin zezen plazaraino.

  • 18:00etan, Zezen plazan, koadrilen arteko jokoak.

  • 18:00etan, Urkizutik, Lizarrako erraldoi eta buruhandien kalejira Lizarrako Dultzaineroen laguntzarekin.

  • 19:00etan, Untzagatik, Irulitxa fanfarrearekin kalejira.

  • 19:00etan, San Andres elizan, Salbea Parrokiako abesbatzarekin.

  • 19:00etan, Untzaga plazan, “Vida en Bkale antzerkia Trapu Zaharra taldearen eskutik..

  • 23:00etatik 04:00etara, Untzaga plazan, berbena Lisker taldearekin.

  • 23:00etan, Untzagan, San Juan Sua eta Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia, ...eta kitto! elkartearen eskutik, eta Queimada, As Burgas Casa Cultural de Galiciaren ardurapean.

  • 24:00etan, Untzagan. San Juan Kantua eta jarraian Danborradaren Alardea.

ekainak 24, martitzena

  • 07:30ean, kalejira Lizarrako Dultzaineroekin. Zezen plazara joan-etorria, eta goiz-erestia.

  • 08:00etan, Zezen plazan, enbolatuak, , Marqués de Sakako bigantxekin.

  • 12:00etan, San Andres parrokian, Meza kantatua Parrokiako abesbatzarekin.

  • 12:30ean, Untzaga Plaza, Ertzantzako Musika Bandaren San Juan Kontzertua.

  • 16:00etan, Arraten, San Juan tiro txapelketa nagusia usakumeekin. Antolatzailea: Sociedad de Tiro al Vuelo.

  • 17:00etan, Astelena frontoian, Pilota jaialdia.

  • 19:00etan, Untzaga plazan, Japonetik etorritako “Tokyo Brass Style”bandarekin emanaldia.

  • 19:00etan, Urkizun , Umeen Danborradaren irteera, Oria eta Ustekabe fanfarreekin.

  • 20:30ean, Untzagan, umeen pregoia Umeen Danborradako Danbor Nagusiak irakurrita, eta Alardea.

  • 22:30etik 23:30etara, Untzaga Plazan, berbena Nueva Alaska orkestrarekin

  • 23:30ean, Soka Dantza Untzaga plazan, Usartza Txistulari Banda eta Kezka Dantza Taldearekin,

  • 24:00etan, suzko erroberak Pirotecnia Astondoaren eskutik.

  • 00:15etik 02:00etara, Untzaga Plazan, berbena Nueva Alaska orkestrarekin.

ekainak 25, eguaztena

  • 07:30ean, kalejira Lizarrako Dultzaineroekin zezen plazara, eta goiz-erestia.

  • 08:00etan, Zezen plazan, enbolatuak, Marqués de Sakako bigantxekin

  • 11:30ean, San Juan XXI. marmitako lehiaketa, Untzaga plazan.

  • 18:00etan, Untzagatik, kalejira Africa Baj Yay taldearekin.

  • 19:00etan, Urkizutik Untzagaraino, kalejira, Lizarrako Dultzaineroekin.

  • 19:00etan, Untzaga plazan, “Astokilloumeendako antzerkia Pantarhei taldearen eskutik.

  • 19:30ean, Untzagan, Euskal Jaialdia,...eta kitto! Elkarteak antolatua.

  • 20:30ean, Cielito Musika Bandari eta Usartza Txistulari Bandari omenaldia Denon Sahatsa elkartean. Antolatzailea: Auzokoak.

  • 20:00etan, Untzaga plazan, “Elegancia Mejicanamariachiren kontzertua.

  • 23:00etan, suzko erroberak Pirotecnia Valecearen eskutik.

  • 23:15ean, Untzagan, berbena antzinako doinuekin, Cielito Musika Bandaren eskutik.

ekainak 27, barixakua

  • 16:30ean, Karmen kaleko parkean, umeendako txokolate-jana.

  • 17:00etan, Karmen kaleko parkean, umeendako jokuak (lapikoak apurtzen, lasterketa zakuekin,..).

  • 19:00etan, Karmen kaleko parkean, Gorriti eta bere abereak.

Antolatzailea: Beheko Tokia.

  • 19:00etan, Coliseo antzokian, Untzaga Jubilatuen Egoitzaren kontzertua. Sarrera: 2 €.

ekainak 28, zapatua

  • 12:00etan, Karmen kaleko parkean, toka eta igela txapelketa.

  • 19:00etan, Karmen kaleko parkean, Nathali eta Sebastian bikotearen emanaldia.

  • 20:00etan, Karmen kaleko parkean, Kalean Kantuz taldearen emanaldia.

  • 21:00etan, Beheko Tokian, Kaleetan kantuz taldeari ongietorria eta piskolabisa.

  • 21:30ean, Karmen kaleko parkean, dantzaldia Tukan taldearekin.

Antolatzailea: Beheko Tokia.

  • 16:30ean, Untzaga Plazan, Eibarko Hiria XXX. xake partida azkarren txapelketa, Jose Mari Kruzetaren Oroimenez. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa.

ekainak 29, domeka

  • 11:00etan, San Pedroko meza eta konjurua, Akondia Baserrian.

  • 12:00etan, Carmen Parrokian meza, Eibarko Koru Gaztearekin.

  • 13:00etan, Karmen kaleko parkean, toka eta igel-toka txapelketaren sari banaketa eta piskolabisa.

Antolatzailea: Beheko Tokia.

Programa osoa PDF formatuan deskargatu.

Dokumentuaren akzioak

2014ko San Juan jaiak: egunez egun. Jaietako kartelaren eta alkohol kontsumoaren kontrako pegatina lehiaketaren irabazleak

2014ko San Juan jaietako kartela. Egilea: Oihane Romarate Yarza