2015eko Arratiak. Egitaraua.

2015/09/04
Arrateko jaien egitaraua Eibarko Udalak antolatzen du baina horretarako laguntzaile ezin hobeagoak ditu: “…eta kitto! Euskara Elkartea, Kezka Dantza Taldea, Betikuak, Asola Berri Elkartea, Andirao Elkartea eta Klub Deportiboko Atletismo batzordea.

Egitaraua. ARRATEKO AMAREN JAIAK 2015

Irailak 7, Arrate bezpera.
18:00.- Meza  Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai   errepika.
19:00.- Herri kirolak.
21:00.- Bertso Afaria: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Jon Maia. Gaijartzailea: Jon Mikel Mugika. Ohi bezala Kantabria jatetxean.
21:00.- Rock kontzertua. Los Chikos del Maiz, Grises, Egurra eta Kitto.

Irailak 8, Arrate eguna.
10:00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian. Jai Batzordeak antolaturik.
10:00.- Kittonbola!
10:30.- Kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.   Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.
12:30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren  Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.
13:30.- Trikitilari eta bertsolarien saioa.
17:00.- Bertsolarien saioa                     
17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea: Asola Berri.
17:30 - 20:30.- BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea.   Sasoia elkarteak ( Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu.  Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.
17:30.- dantza solte txapelketa.  10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak)
18:30 - 21:00.- dantzaldia Egan taldearekin.

Irailak  13, Kofradia eguna eta baserritar jubilatuen eguna
10:30.- Simón Aldazabal  XX. Antxitxiketaldia. Eibarko Klub Deportibotik irten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).
11:00.- Meza Nagusia bertsolariekin eta Arrateko ezpata-dantzariekin. Ondoren prozesioa Usartza Txistulari Bandak lagunduta.
12:00.- Paella lehiaketa.
14:00 Lehiaketaren sari banaketa.
14:30.- jubilatuentzako bazkaria Kantabria Jatetxean. Baserritar nagusiei opariak banatuko zaizkie. Trikitilariek eta bertsolariek ere parte hartuko dute.
17:30.- idi probak.

Dokumentuaren akzioak

2015eko Arratiak. Egitaraua.

Arrateko argazkirik zaharrenetakoa (1912?), Indalezio Ojangurenena (Gure gipuzkoa).