Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015eko maiatza Eibarren

2015/05/05
Argazkilaritza Maiatzean, Ikastenen hitzaldiak, Dia Das Letras Galegas, 50. Euskal jaia, San Isidro jaiak, antzerkia, musika, UEUren ikastaroetako izen-emateak… Denetik eta asko dugu herrian maiatzean

1966ko Euskal Jaiaren karrozetako bat (Iturria: gure gipuzkoa)

Kultura ekitaldiak ugaritu egiten dira urte sasoi honetan: goian esandakoez gain, Juan Bautista Gisasola Herriko Musika Eskolaren ikasturte amaierako kontzertua ere izango dugu, Debabarreneko Eskolarteko XXXI. Antzerki Erakusketa, Armeria Eskolak antolatutako “Ondo egindako lana” ...

Ikuskizun eta ekitaldiez gain, 4 enplegu tailer ere izango ditugu maiatzaren 7tik 28ra bitartean, Portalean. Hona hemen landuko diren gaiak: hautaketa prozesu baten dinamika, entrenamendua psikoteknikoetan, sare sozialak lan bilaketan eta adimen emozionala biharra bilatzeko orduan.

Deskargatu maiatzeko kultura gida PDF formatuan.

Dokumentuaren akzioak