Albisteak

Eibar aldizkariaren azken alea, 2016ko ekainekoa,  kalean

Eibar aldizkariaren azken alea, 2016ko ekainekoa, kalean

2016/06/22

2016ko ekaineko alea kalean duzue, gure herriko hainbat gairen inguruko artikulu interesgarri askorekin jantzia

Eibar aldizkariaren azken alea, 2016ko ekainekoa, kalean - Gehiago irakurri

Akondiako konjurua edo araoa, gure herriko erritorik zaharrenetakoa, uztailaren 3an izango da

Akondiako konjurua edo araoa, gure herriko erritorik zaharrenetakoa, uztailaren 3an izango da

2016/06/20

Urtero bezala, meza ere izango da egun horretan Akondiako San Pedro ermitan. Ez dakigu zehatz zein gizalditan hasi zen egiten konjuru hori, baina antzinakoa da oso: urtero egiten da, baserrietako zelaietan eta soroetan ekaitzak eta kazkabarrik ez izateko eta uzta ona jasotzeko.

Akondiako konjurua edo araoa, gure herriko erritorik zaharrenetakoa, uztailaren 3an izango da - Gehiago irakurri

Sanjuanetako sorba eta kanta ohitura zaharrak Eibarren

Sanjuanetako sorba eta kanta ohitura zaharrak Eibarren

2016/06/17

Gure herriko baserrietan oraindik mantentzen da sorba egiteko ohitura. Gaur egun Azitainen bedeinkatzen dira sorbak San Juan egunean; gero, sorba gorde eta hurrengo urteko Sanjuan sura botatzen da.

Sanjuanetako sorba eta kanta ohitura zaharrak Eibarren - Gehiago irakurri

Ego Ibarra batzordeak Udal Osoko bilkurara eramango ditu bere eskuetara iritsitako azken dokumentu-dohaintzak

Ego Ibarra batzordeak Udal Osoko bilkurara eramango ditu bere eskuetara iritsitako azken dokumentu-dohaintzak

2016/05/26

Dokumentuak eman dituztenak Olga Arizmendiarrieta, Yraolagoitia-Iraola anaia-arrebak eta Maitea Ferran Echevarria izan dira. Olga Arizmendiarrietak 2013an utzi zuen Ego Ibarraren eskuetan aitaren funtsa, funts garrantzizkoa, eta harrez geroztik fondo osoa sailkatu da. Maria Luisa eta Iñigo Yraolagoitia Iraola anaia-arrebek 2016ko martxoaren 15ean eman zituzten zazpi liburu mekanografiatu (Toribio Etxebarriarenak), kartak eta argazki batzuk, denak Carmen Iraola haien ama zenarenak.

Ego Ibarra batzordeak Udal Osoko bilkurara eramango ditu bere eskuetara iritsitako azken dokumentu-dohaintzak - Gehiago irakurri

Eibar aldizkariaren azken alea, 2016ko maiatza, kalean

Eibar aldizkariaren azken alea, 2016ko maiatza, kalean

2016/05/13

2016ko maiatzeko alea kalean duzue Eibar aldizkaria, gure herriko gauzen inguruko artikulu interesgarri askorekin datorrena.

Eibar aldizkariaren azken alea, 2016ko maiatza, kalean - Gehiago irakurri

"Santiago Arizmendiarrieta. Oroimenaren geruzak" dokumentala sarean

"Santiago Arizmendiarrieta. Oroimenaren geruzak" dokumentala sarean

2016/05/09

Joan zen apirilaren 12an jende aurrean aurkeztutako "Santiago Arizmendiarrieta. Oroimenaren geruzak" dokumentala sarean eskegi dugu: Arizmendiarrietaren bizitza eta sasoi hartako giroa dauzkazu 17 minututan.

"Santiago Arizmendiarrieta. Oroimenaren geruzak" dokumentala sarean - Gehiago irakurri

Javier Gorosabel Urkia (1969-2015)  Eibarko astrofisikariaren biografia webgune honetako “Eibartarrak” atalean haren heriotzaren urteurrenean

Javier Gorosabel Urkia (1969-2015) Eibarko astrofisikariaren biografia webgune honetako “Eibartarrak” atalean haren heriotzaren urteurrenean

2016/04/21

Zientzialari-ibilbide paregabea egin zuen Gorosabelek: gamma izpien eztanda kosmikoen fisikan azken 15 urteotan eibartarrak egindako ekarpenak funtsezkotzat hartzen ditu nazioarteko astronomia-komunitateak.

Javier Gorosabel Urkia (1969-2015) Eibarko astrofisikariaren biografia webgune honetako “Eibartarrak” atalean haren heriotzaren urteurrenean - Gehiago irakurri

Eibarko Udal Artxiboak berreskuratu egin du Errepublika Aldarrikatzeko Aktaren testu osoa eta 1931ko apirilaren 14ko goizean irakurri zen Bandoa

Eibarko Udal Artxiboak berreskuratu egin du Errepublika Aldarrikatzeko Aktaren testu osoa eta 1931ko apirilaren 14ko goizean irakurri zen Bandoa

2016/04/14

1931ko apirilaren 14an, goizeko seietan, Alejandro Telleria buru zutela, zinegotzi hautetsiek kargua hartu zuten bilkura publikoan; eta, Alfonso XIII.a Borboikoaren erretratua kendu eta haren lekuan Galán eta García Hernandez kapitainen erretratua jarri ondoren, Errepublika aldarrikatu zuten, eta sosegu publikoaren berme izango zen ordenamendu berria eraikitzeari ekin zioten.

Eibarko Udal Artxiboak berreskuratu egin du Errepublika Aldarrikatzeko Aktaren testu osoa eta 1931ko apirilaren 14ko goizean irakurri zen Bandoa - Gehiago irakurri

"Oroimenaren geruzak" ikus-entzunezkoa apirilaren 12an plazaratuko da “Mis Memorias” liburuaren aurkezpen ekitaldian.

"Oroimenaren geruzak" ikus-entzunezkoa apirilaren 12an plazaratuko da “Mis Memorias” liburuaren aurkezpen ekitaldian.

2016/04/08

Liburuaz haratago, hainbat testigantza eta irudi jaso dira Santiago Arizmendiarrietaren bizitza islatzeko eta sasoi hartako giroa jasotzeko, baina baita esperantoari zion maitasuna erakusteko ere.

"Oroimenaren geruzak" ikus-entzunezkoa apirilaren 12an plazaratuko da “Mis Memorias” liburuaren aurkezpen ekitaldian. - Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak