Albisteak

"Orbea" fabrikak aurten 175. urte betetzen dituenez pelikula bat kaleratuko du lantegiaren historia laburbildu nahian

"Orbea" fabrikak aurten 175. urte betetzen dituenez pelikula bat kaleratuko du lantegiaren historia laburbildu nahian

2015/07/30

"4 elementu: lurra, airea, ura eta sua" izeneko film horretan hainbat irudi eder jasoko da, horietako asko Eibarko Udal Artxibokoak eta Eibarko Udalaren "Eibar Industrial" pelikularenak.

"Orbea" fabrikak aurten 175. urte betetzen dituenez pelikula bat kaleratuko du lantegiaren historia laburbildu nahian - Gehiago irakurri

Ego Ibarra 2015: “…eta kitto” udal aldizkari zaharrak digitalizatu eta irailean webgunean jarriko ditu.

Ego Ibarra 2015: “…eta kitto” udal aldizkari zaharrak digitalizatu eta irailean webgunean jarriko ditu.

2015/07/24

Eibarko Udaleko Ego Ibarra batzordeak “…eta kitto!” aldizkari zaharrak -1988tik 1991era bitartean udalak editatu eta kaleratu zituenak- digitalizatu eta sarean jarriko ditu irailean.

Ego Ibarra 2015: “…eta kitto” udal aldizkari zaharrak digitalizatu eta irailean webgunean jarriko ditu. - Gehiago irakurri

www.egoibarra.eus: 2015eko bisitak urtarriletik ekainera

www.egoibarra.eus: 2015eko bisitak urtarriletik ekainera

2015/07/14

Eibarko udaleko www.egoibarra.com webguneak 11.847 bisitari izan ditu 2015eko lehen sei hilabetekoan eta 65.650 orrialde bisitatu dituzte.

www.egoibarra.eus: 2015eko bisitak urtarriletik ekainera - Gehiago irakurri

2015eko Juan San Martin beka: Etnologia. Orain arteko irabazleak eta argitaratutako lanak

2015eko Juan San Martin beka: Etnologia. Orain arteko irabazleak eta argitaratutako lanak

2015/06/30

Juan San Martin Bekaren 2015eko edizioak Etnologia izango du ikerketa esparru eta langai. Eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2015eko irailaren 1etik urriaren 9ra bitartean izango da.

2015eko Juan San Martin beka: Etnologia. Orain arteko irabazleak eta argitaratutako lanak - Gehiago irakurri

2015eko ekaineko Eibar aldizkaria kalean

2015eko ekaineko Eibar aldizkaria kalean

2015/06/26

Hemen duzue Eibar aldizkariaren azken alea, aldizkarirako lan egiten duten laguntzaile guztiei esker, gure herriari buruzko artikulu interesgarri askorekin datorrena.

2015eko ekaineko Eibar aldizkaria kalean - Gehiago irakurri

Ohitura zaharrak Eibarren: San Juan sorba, sua eta lizarrezko gurutzeak

Ohitura zaharrak Eibarren: San Juan sorba, sua eta lizarrezko gurutzeak

2015/06/19

Eibarko baserrietan oraindik mantentzen da San Juan sorba egiteko ohitura eta gauean aurreko urteko sorba sutara bota eta erretzekoa; baita lizar adarrekin egindako gurutzeak baserri ateetan eta soroetan jartzekoa.

Ohitura zaharrak Eibarren: San Juan sorba, sua eta lizarrezko gurutzeak - Gehiago irakurri

Eibar aldizkari guztiak webgune honetan.

Eibar aldizkari guztiak webgune honetan.

2015/06/19

Pedro Zelaiak 1952. urtean lehen aldiz plazaratu zuen "Eibar" aldizkaria aspaldi jarri zen Interneten, hain zuzen ere 2006. urtean, egoibarra.eus webgune honetan. Hala ere, hainbat ale zahar zeuden sartzeke, orain sareratu ditugunak. Hemen dituzu eskura.

Eibar aldizkari guztiak webgune honetan. - Gehiago irakurri

Euskal Jaia Eibarren. 50 urte: liburua eta dokumentala, biak batera salgai

Euskal Jaia Eibarren. 50 urte: liburua eta dokumentala, biak batera salgai

2015/06/12

Euskal Jaia Eibarren. 50 urte dokumentua, Euskal Jaiak 1965etik hona egin duen ibilbidea biltzen duen liburua eta dokumentala dagoeneko 10 euroan salgai dago herriko hainbat tokitan.

Euskal Jaia Eibarren. 50 urte: liburua eta dokumentala, biak batera salgai - Gehiago irakurri

Eibarko Udal berria

Eibarko Udal berria

2015/06/11

Eibarko udal berria eratuko da zapatuan, ekainaren 13an. Adin-mahaiak zuzenduko du ekitaldia, hau da: hautetsi zaharrenak -Arcadio Benítez- eta zinegotzi gazteenak -Josu Mendikute- Udal Idazkari Nagusiarekin batera osatzen duten mahaiak.

Eibarko Udal berria - Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak