Ane Urkiola zinemaegile eibartarraren Zea Bingo film laburra ikusteko aukera izango da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astean

2015/10/29
Zea Bingo filma azaroaren 5ean ikusi ahal izango da Donostiako festibalean. Film hori fantasiazko, beldurrezko eta zientzia fikziozko beste 25 film laburrekin batera doa, Euskal Harriaren ABD proiektuaren barruan, euskal alfabetoko 26 hizkietako hizki bana zuzendari bakoitzeko.

Ane Urkiolak ikus-entzunezko komunikazioa ikasketak egin zituen MUn eta, ondoren,  zine-zuzendaritza Bartzelonan Ramon Llul Unibertsitatean. Azken bost urte hauetan komunikazioaren munduan barrena murgildu da eta batez ere, ikus-entzunezkoen ekoizpenean. Hauxe dugu bere lehen film laburra.

Film hori fantasiazko, beldurrezko eta zientzia fikziozko beste 25 film laburrekin batera doa, Euskal Harriaren ABD proiektuaren barruan, euskal alfabetoko 26 hizkietako hizki bana zuzendari bakoitzeko.

Berarekin batera aritu dira Aitor Maguregi zuzendari laguntzaile lanetan, Haritz Lete aktore moduan, Natalie Garrido arte-zuzendaritza alorrean eta Aiora Zugasti makilajean.

Zuzendariak, hotel bateko harrerako emakumeak bingoan jokatzeko zaletasun ikaragarria hartzen du komedia beltz honen harietako bat bezala.

Dokumentuaren akzioak

Ane Urkiola zinemaegile eibartarraren Zea Bingo film laburra ikusteko aukera izango da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astean

Ane Urkiola