Azpilikuetaren liburuxka, Supermendikute 2002-2013 , urtarrilaren 23an, osteguna, aurkeztuko da Coliseoan arratsaldeko 7etan

2014/01/15
2002az geroztik, DVan astero atera dituen komiki-tira guztiak batu ditu Jose Antonio Azpilikueta dibujante eta irakasle eibartarrak.

Oraingoan, Bernardo Atxagaren “Azpilikuetaren marrazki magikoak” izeneko hitzaurre berezia du; baita Diario Vasco egunkariaren izenean Felix Morquecho kazetariak egin duen atarikoa ere.

Azala eta maketazioa Josean Morlesin diseinatzaile eta komikigile gazteak egin ditu. Testuen orrazketaz edo zuzenketaz “Badihardugu”ko Aintzane Agirrebeña arduratu da.

Eibarko udalak kaleratuko duen liburuxkak 300 orrialde ditu eta 1000 ale aterako dira; guztira 500 tira inguru, egileak dioen bezala “500 domeka” liburu batean bilduta. Azpilikuetak bere komiki-tirekin ateratzen duen hirugarren liburuxka dugu oraingo hau; aurrena “Rekopilaziñua: tirak pillatuta” 1994an atera zuen, eta bigarrena “Supermendikute” izenekoa 2002an.

Jose Antonio Azpilikuetaren biografia gure webgunean irakurri dezakezu.

Atxagaren komiki-zinta

Dokumentuaren akzioak

Azpilikuetaren liburuxka, Supermendikute 2002-2013 , urtarrilaren 23an, osteguna,  aurkeztuko da Coliseoan arratsaldeko 7etan

Supermendikute 2002-2013