"Casino Artista Eibarrés 1912-2012" liburuxka kalean

2012/06/20
"Casino Artista Eibarrés 1912-2012" liburuxka kaleratu da kasinoaren ehungarren urteurrenean. Liburuxka xumea baina interes handikoa dugu Eibarko Kasinoak kaleratu duena.

Lehenengo artikulua "Un Centenario singular" dugu, Mateo Guilabert Lopetegui ezagunarena; hurrena, “Cien años de Casino Artista eibarrés" Eusebio Gorritxategi eta Jorge Rubio egileena, hirugarrena Jesus Gutierrezen "Eibarko Kasinoa. Nortasunaren seinale", laugarrena "Agustin Arana. Un siglo de Casino en la memoria" Gorritxategirena,eta azkena "El bibliotecario, esa figura olvidada" Rubiorena. Azpimarratzekoa dena da 1914an Casinoaren liburutegian egindako inbentarioan 234 liburu zeudela.

Argazki ederrez hornitutako lana dugu: Kasinoarenak bereak, Udal Artxibokoak, Plazaolarenak, "Colección Arana"renak, Iñigo Artamendi liburuaren maketazio-lana egin duenarenak eta beste hainbat. 

Liburu osoa ikusi eta irakurri dezakezu Ego Ibarraren webgune honetako Eibarko argitalpenen atalean.

Dokumentuaren akzioak

"Casino Artista Eibarrés 1912-2012" liburuxka kalean

Kasinoak dituen liburuetako batzuk. Argazkia: Iñigo Artamendi