Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ego Ibarra 2014: aurrera doa umeen jolas koadernoa

2014/07/24
Badoa itxura hartzen, Azpilikueta marrazkilariaren eskuetan, margotzeko, marrazteko, jolasteko eta ikasteko umeendako -6 urte arte- aterako den 30 orrialdeko koadernoa.

Umeendako koadernoaren azala. Egilea: Jose Antonio Azpilikueta

Gure herriko ipuinak edo kontuak, joko eta jolas gisa eta bertako euskalkian erakutsi nahi dizkiete txikienei, Badiharduguk eta Ego Ibarra batzordeak, elkarlanean, abian ipini duten asmo honek. Herriaren sorrera, Eibarko emakumeak, artistak, herriko mapa, txoriak, arbolak, san blasaren errezeta, Eibarren egindako tresnak, erreka, eraikinak.... Denetik jasoko du eta, erdian, umeen gozamenerako, “Pantxika” astoaren kareta-posterra izango du.

Pantxikaren karetia ONA.jpg
Pantxika astoaren mozorro-posterra. Egilea: Jose Antonio Azpilikueta

Dokumentuaren akzioak