Ego Ibarra 2014: Santiago Arizmendiarrietaren idatzi-bilduma lantzen eta aztertzen

2014/07/30
Santi Arizmendiarrieta (Eibar 1903-1977) eibartarraren bildumak 263 karta, bere liburu argitara gabe 1, gai askori buruzko idatziak (7), Toribio Etxebarriaren 11 liburu (mekanografiatutakoak) eta beste hainbat idatzi batzen ditu.

Olga Arizmendiarrietak, herriaren esku gera dadin, utzi duen bere aitaren bilduma sailkatzen ari da Ane Izarra teknikari dokumentalista eibartar gaztea, lan hori amaitu ondoren dohaintza burutu edo formalizatu ahal izateko.

Hasierako sailkapenaren datuak ditugu hauek: 263 karta (beste batzuen artean, Toribio Etxebarria, Nemesio Barrenechea, Juan San Martin...); Santi Arizmendiarrietaren “La Guerra civil española. 20 meses prisionero” lana; “La Segunda Guerra Mundial. Nuevamente preso”, “La ilegalidad del Partido Comunista”, “Alfa. Iniciación, desarrollo y estado actual” bezalako idatzi motzak; Toribio Etxebarriaren 11 liburu mekanografiatu (El hijo del hombre; Recordando la guerra; La experiencia socialista en Eibar; Arratetikuen izketango alegiñak....) eta beste hainbat idazlan eta bertso solte.

Karta horiek gehienak gazteleraz daude –herriko euskaraz idatzitako zati solte eder askorekin, tantanak bailiren-; eta esperantoz idatzitakoak 47 gutun ditugu (120 orri inguru), Toribio Etxebarriaren eta Santi Arizmendiarrietaren artekoak denak. Aitor Arana itzultzailea ari da esperantozko lan horiek euskaratzen; irailerako amaituko du bere lana.

Bestalde, datorren urtean argitaratzeko, dagoeneko prestatu da “La guerra civil española. 20 meses prisionero” lanaren aurreneko pre-edizioa. Horri, “La Segunda Guerra Mundial. Nuevamente preso” idatzia gehitu behar zaio, hasierakoaren jarraipenekoa baita.

0901 74 02.jpg
1960ko karta. Santiago Arizmendiarrietak, Arrateko Igoera txirrindulari-lasterketaren gorabehera guztiak kontatzen dizkio Toribio Etxebarriari (2. orria)

Dokumentuaren akzioak

Ego Ibarra 2014: Santiago Arizmendiarrietaren idatzi-bilduma lantzen eta aztertzen

1960ko karta. Santiago Arizmendiarrietak, Arrateko Igoera txirrindulari-lasterketaren gorabehera guztiak kontatzen dizkio Toribio Etxebarriari.