Egoibarra.com: webgunea berrituta eta sare sozialetan

2014/11/10
Egoibarra.com webgunean aldaketa txiki batzuk egin ditugu aste honetan. Alde batetik webgunea eguneratu eta azpiegitura teknikoa berritu diogu. Beste alde batetik, Twitter kontua ere ireki dugu, Eibarko ondare historikoaren inguruko informazioa sare sozialetan ere zabaltzeko asmoz.

Egoibarra.com webgunearen azpiegitura teknikoa Plone da. Orain arte Plone 3 bertsioa erabili dugu, baina aste honetatik aurrera Plone 4 bertsiora eguneratu dugu webgunea. Azpiegitura berriari esker, besteak beste, webgunea arinagoa eta bizkorragoa izango da. Erabiltzaileak, batez ere, alderdi horretatik igarriko du aldaketa, diseinu aldetik ere ukitu txiki batzuk egin dizkiogun arren.

Bestalde, Egoibarra Batzordeak sare sozialetarako jauzia ere egin du. Hemendik aurrera, webgunean zabaltzen dugun informazioa, eta Eibarko ondare historiko eta kulturalaren inguruko informazioa, Twitter bidez ere zabalduko dugu. Hantxe aurkituko gaituzu: @egoibarra.

Dokumentuaren akzioak