Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Egoibarra.eus webgunea: 2016ko bisitak eta gainontzekoak

2017/01/05
Eibarko Udaleko Ego Ibarra batzordeko egoibarra.eus webgune honek 85 bisita inguru jasotzen ditu egunero. 2016. urtean izandako bisitak 32.000 izan dira guztira; begiratu diren orrialdeak 125.000tik gora. Euskal Herritik kanpoko bisitariak % 40 dira: % 20 Espainiakoak eta beste % 20 munduko hainbat herrialdetakoak (Errusia, EEBB, Mexiko, Frantzia, Argentina, Erresuma Batua, Kolonbia eta Txile dira nagusi).

Joan zen urtean, atalik ikusienak Argazkiak, Argitalpenak eta Eibar izan dira. Webgune honetan, Eibarko Udalak kaleratu dituen liburu guztiak daude ikusgai eta erosgai.

Mugikorren erabilerak ere gorantz jarraitu du, noski, eta bisitarien %35 izan da gure webgunera sakelakotik sartu dena.

Buletinari dagokionez, 1.026 pertsonek edo entitatek jasotzen dute, Eibarko ondare historikoarekin eta kulturalarekin lotutako gauzen berri emateko eta Ego Ibarra Batzordeak berak egiten duen lanaren berri emateko aspaldidanik dagoen albistegia.

2016. urtean,  Eibartarren Ahotan goitik behera berritzea izan da webgunean egin den lanik handiena.  Hemen daude jasota hainbat eta hainbat eibartarri egindako elkarrizketak.

Dokumentuaren akzioak