Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Arma Museoaren 100. urteurrena. Atzoko ekitaldia: omenaldia lagundu duten guztiei eta erakusketa berria.

2014/10/09
Ekitaldi hunkigarria izan zen atzo, Museoa sortu zenetik gaur arte ardura hori izan duten eibartar guztiak omentzeko, eskerrak emateko eta gogora ekartzeko.

Damaskinadore bola. Arma Museoa (Argazkia: Miriam Rodríguez)

Museoaren alde lan egin duten guztiak ekarri ziren gogora, gure artean daudenak eta, zoritxarrez, betiko joandakoak. Erakusketa berria ere ireki zen, orain arte sekula ikusi ez diren armak bistaratu dituena. Hurrengo egunetan, gaurtik hasi eta urriaren 12ra arte, Museoak ateak zabalik izango ditu bisitari guztiendako.

Azaroaren 27n “Eibar Industriala 2014” erakusketa ederra zabalduko da, Eibarren gaur egun egiten diren produktuekin osatuko dena.

Ikusi: 2014ko urriaren 8ko ekitaldiko argazkiak (Argazkia: Miriam Rodríguez)

Ikusi: 1914ko katalogoa.

Dokumentuaren akzioak