Eibarrek gaur egun 27.496 biztanle ditu, 14.180 emakume eta 13.316 gizonezko

2017/01/17
Eibarrek 2014. urtean 27.440 biztanle zeuzkan; 2015ean 27.414 eta 2016an 27.493.

27.496 biztanleren datu hori, Udal Idazkaritza saileko Estatistika atalak emandakoa, 2017ko urtarrilaren 1ekoa da. Hona hemen aurtengo urtarrilaren 1ean herriak dituen biztanleak adinaren arabera sailkatuta:

  • 0tik 25 urte bitartekoak: 6.227 (% 22,64)

  • Emakumeak: 3.068

    • Gizonezkoak: 3.159

  • 26tik 50 urte bitartekoak: 8.988 (% 32,68)

    • Emakumeak: 4.356

    • Gizonezkoak: 4.632

  • 51tik 65 urte bitartekoak: 5.847 (% 21,26)

    • Emakumeak: 3.007

    • Gizonezkoak: 2.840

  • 65etik 100era bitartekoak: 6.429 (% 23,38)

    • Emakumeak: 3.744

    • Gizonezkoak: 2.685

  • 100 urtetik gorakoak: 5 (% 0,01)

    • Emakumeak: 5

    • Gizonezkoak: 0

Eibarren 71 herrialdetako 2.053 pertsona dauzkagu gure artean (% 7,46). Gehienak Marokokoak dira (764), ondoren Dominikar Errepublika (109, Senegal (102), Pakistan (100) eta Portugal (89) dauzkagu, eta ondoren Nikaragua (72), Brasil (71), Kolonbia (71), Aljeria (63), Bolivia (62), Venezuela (53), Nepal (46), Errumania (39), Txina (26), Ekuador (24), Bangladesh (22), Kuba (20), Nigeria (19), Peru (19), Argentina (17), Britainia Handia (15), Italia (15) eta Mali (15), Honduras (13) eta Mauritania (13), Albania (12), Kongo (12). Ondoko herrialde hauetakoak ere, gutxi izan arren, baditugu: Kongoko Errepublika Demokratikoa (10), Egipto (9), Angola (8), Alemania (7), Armenia (7), Kamerun (7), Paraguai (7), Txile (6), Frantzia (6), Somalia (6), Irlanda (5), Mexiko (5), Ukraina (5), Bosnia-Herzegovina (4), Boli Kosta (4), Estatu Batuak (4); Errusia (4), Kabo Berde (3), El Salvador (3), Palestina (3), Suedia (3), Bielorrusia (2), Bulgaria (2), Filipinak (2), Finlandia (2), Ginea Ekuatorial (2), Hungaria (2), Japonia (2), Uruguai (2), Afganistan (1), Australia (1), Belgika (1), Costa Rica (1), Eslovenia (1), Ghana (1), Ginea (1), Libano (1), Montenegro (1) Herrialde Behereak (1), Polonia (1), Afrika Erdiko Errepublika (1), Serbia (1), Tailandia (1). Azkenik, 23 aberrigabe edo apatrida.

Dokumentuaren akzioak

Eibarrek gaur egun 27.496 biztanle ditu, 14.180 emakume eta  13.316 gizonezko

Eibar, 1934. Ojanguren (Gure Gipuzkoa)