Eibartarrek "Beldur Barik" lehiaketan aurkeztutako bideo guztiak

2013/12/04
Eibartarrek “Beldur Barik” lehiaketan egindako lanak: herri mailan, 12tik 17ra bitartekoetan, Ainhoa Azkue, Elene Gisasola, Elene Varela, Lore Garrikagoitia eta Malen Txurruka izan dira sarituak; 18-26 bitartekoetan, Miren Oteiza, Irati Arriola eta Garazi Urzuriaga.

Herri mailan bost bideo izan dira aurkeztu direnak, horietatik lau nagusien kategorian eta bideo bakarra gazteenean.

Eibarko Gazteak ere Beldur barik. Horixe da 12-17 urte bitartekoetan Ainhoa Azkue, Elene Gisasola, Elene Varela, Lore Garrikagoitia eta Malen Txurruka gazteek aurkeztu eta herriko saria jaso duen lana. 18-26 bitartekoetan, Miren Oteiza, Irati Arriola eta Garazi Urzuriagaren Eta zuk?

Saritutako lanez gain edizio honetan beste hiru bideo hauek ere aurkeztu dira lehiaketara eta merezia dute aipamena: Zu zeu (Amaia Otaola), Nombres (Ainhoa Bolinaga, Ainitze Bolinaga, Ane Azkue, Jone Barandika, Lorea Victoriano, Lucia Agirregomezkorta, Maialen Zubizarreta, Maider Carrasco, Marina Kruzelaegi, Marta Prol eta Nerea Lodosa) eta Apurtu eguneroko menua (Laura Fernandez).

Gure herrikoen lanak kalitate benetan onekoak izan arren, ez dute lortu 2013ko sari nagusiak eskuratzerik, beste herri batzuetara joan baitira (Bilbo, Basauri eta Larrabetzu)

Hona hemen gure herriko gazteek egindako bost bideoak. 

ZuZeu

Apurtu eguneroko menua

Eta zuk?

Eibarko Gazteak ere beldur Barik

Nombres

Dokumentuaren akzioak

Eibartarrek "Beldur Barik" lehiaketan aurkeztutako bideo guztiak

2013ko sarira aurkeztu diren eibartarrak. Argazkia: eta kitto!