Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

EXFIBAR 2015eko erakusketak Eibar Futbol Taldearen 75. urteurrena izango du ardatz.

2015/11/17
Arrate Filatelikoen Elkarteak urte asko darama San Andres jaien inguruan herriko gai jakin batzuei buruzko erakusketak egiten. Aurtengoan, SD Eibar edo Eibarko Futbol Taldearen 75. sorreraren urteurrena dakargu gogora.

SD Eibar 1940an sortu zen, gerra ostean, Deportivo Gallok eta Unión Deportiva Eibarresak batzea erabaki zutenean. Hortik hasi zen hasiera batean Eibar Futbol Club izena eman zioten elkartea,  gero SD Eibar Kirol Elkartea izan dena.

Erakusketa azaroaren 22tik 29ra bitartean izango da Portalean eta Filatelikoen Elkarteak zigilu-marka berezi bat atera du Eibar Kirol Elkartearen urteurrena gogora ekartzearren.

Ikusi aurtengo liburuxka berezia eta orain arte Exfibarrek antolatu dituen erakusketa guztiei dagokiena.

Dokumentuaren akzioak