Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Gerra aurreko eskolak Eibarren": dokumental laburra "Ahotan" proiektuan

2010/02/09
"Eibartarren Ahotan" ahozko artxiboaren zabalkundeari begira, Ego Ibarra batzordeak, "Gerra aurreko eskolak Eibarren" zazpi minutuko ikus-entzunezkoa ekoiztu du sarean ipintzeko. Asmoa, jende nagusiaren testigantzari esker, herriko gaiak jorratu eta horrelako ekoizpen xumeak baina gustagarriak sarean ipintzea da.

Jardiñetako eskola zaharrak (Marrakilaria: Julen Zabaleta)

Ego Ibarra batzordeak, "Eibartarren Ahotan" ahozko artxiboaren hedapena beste era batean egin nahian, "Gerra aurreko eskolak Eibarren" 7 minutuko ikus-entzunezkoa ekoiztu du. Horrela, historiaren lekukoen berbekin batera  herriko kontuak eta gaiak landu eta ikusteko moduan jarrita,  batzordearen asmoa ekoizpen txiki bezain xumeak sarean sartzen joatea da, proiektua ahalik eta jende gehiengana hel dadin.

Oraingo honetan gerra aurretik zeuden eskolak dakarzkigu gogora (Udaletxekoak, Alhondigakoa, Jardiñetakoa, Errebaleko mojena,  Kontzeju zaharra, baserri-auzoetakoak...). Horretarako, Secundino Loidi, Aurea Mendizabal, Maria Luisa Maitre Jean... eta beste askoren berbak batu dira.

Egoibarra.com webgune honetako bideotekan daukazu ikusgai.

Dokumentuaren akzioak