Prim generalaren mausoleoa, Plazido Zuloagaren obrarik gailenena, berriztuta eta ikusteko moduan Reusko hilerrian.

2014/07/10
Ekainaz geroztik ikusgai dago Reusko hilerrian prestatu dioten leku berezian.

Reusko udalak, 2014. urtean Prim jeneralaren jaiotzaren 200. urteurrena betetzen dela eta, Plazido Zuloagak egindako mausoleoa berriztatzeko enkargua egin zion CRBMCri.

Plazido Zuloagak lan hori Eibarren egin zuen 1874-1975 urteetan, burdin gainean damaskinatuta. Emile Hébert frantziar eskultorea izan zen sarkofagok dituen eskultura-parte guztiak egin zituena, brontzean egin eta zilarrez jantzi.

Hamar hilez, Kataluniako Ondasun Higigarriak Zaharberritzeko Zentroan, lau kontserbatzaile-berriztatzaile izan dira etengabe beharrean jardun eta lan eder hori egin zenean bezala utzi dutenak. 1.800 kiloko pisua du mausoleoak, guztira 150 pieza ditu eta piezak horiek lotzeko 10.000 torloju erabili dituzte. Eibarko damaskinadore handienaren lanik ederrena, aditu handiek berriztatua.

8 Proces de neteja mecanica amb dissolvent gelificat
Garbiketa mekanikoaren prozesua disolbatzaile bidez

9 Una de les 4 bases del mausoleu a mig restaurar
Mausoleoaren 4 oinarrietako bat erdi zaharberrituta

10 Mausoleu al Cementiri de Reus, lany 1971
Mausoleoa Reuseko kanposantuan (1971)

Dokumentuaren akzioak

Prim generalaren mausoleoa, Plazido Zuloagaren obrarik gailenena, berriztuta eta ikusteko moduan Reusko hilerrian.

Mausoleoaren plaka, Prim idazpena, egilearen izena eta datarekin. CRBMC. Generalitat de Catalunya. Agència Catalana del Patrimoni Cultural.