Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

www.egoibarra.eus izango da aurrerantzean Eibarko udaleko Ego Ibarra batzordearen webgunea.

2015/01/14
www.egoibarra.eus izango da hemendik aurrera Eibarko udaleko Ego Ibarra batzordearen webgune hau orain arte erabili dugun www.egoibarra.com ordezkatuz.

EUS domeinua euskal kultura sustatzeko tresna da, Interneteko espazio birtualean euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Izan ere, Interneten, izenik ez duena, ez da. Erronka horren aurrean Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikurra sortu da: .EUS domeinua eta ikur horixe izango da hemendik aurrera oroimen historikoaren alde diharduen Eibarko udaleko Ego Ibarra batzordeak erabiliko duena.

Dokumentuaren akzioak