Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kutunegieta Barrenengoa / Narru (Arrate)

Basarrixaren gaiñian ezagutzen dan aittamenik zaharrena 1857kua dan arren, badirudi etxia gitxienez XVI. gizaldikua dala. Kutunegietatarren oiñetxia da. Armarrixa daka ate gaiñian. Kutunegieta izeneko hiru basarrixak, Kutunetxiak edo Kutuneixak izenekin be ezagutzen dira. Eta Kutuneixa Barrenengua, Narru izenakin da ezagunagua. 1648ko agirixetan Pedro de Kutunegietak hidalgixa titulua lortu zebala badakigu, odol garbixa zekela frogatzen zeban agirixa. 1613. urteko agirixetan, barriz, Antonio López de Isasi de Kutunegieta Mendibeltzu, Isasiko etxeko jauna zala agertzen da. Gerran guztiz erre zanez, gerra ostian basarrixan zati haundiña berregiñ egiñ zan. Barruko guztia barriztu bihar izan zan eta basarrixa piskat haundittu zeben. Basarriko azkenengo bizilaguna Pedro Arrizabalaga Agirrebeña izan da.
Kutunegieta Barrenengoa / Narru (Arrate)
Jatorrizko tamainako irudia: 34 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Dokumentuaren akzioak