Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lezeta (Arrate)

Lezeta izena Eibarren 1498xan agertzen da lehelengoz. Urte horretan, Pedro de Lezeta zan herriko arbitrua. Basarrixan lehelengo aittamen ezaguna 1747kua da. Urte horretan, Matías de Lezeta bizi zan bertan eta gaur egunera arte, Lezetatarren izan da. Gaur egungo basarrixa 1921ian egiñ zan (eta horren frogarako ate gaiñian daguan inskripziñua). Urte horretan basarri zaharra zana erre egiñ zan. Etxe barrixa, lehengua baiño 20 metro beheratxuago egiñ zeben eta zaharra (Lezeta Zaharra), barriztu eta txabola moduan laga zeben. Oindiokan tente dago eta txabola moduan erabiltzen dabe. Basarrittik urten diran pertsona ezagun guztien artian, Gregorio Lezeta aittatu bihar da, Udal zinegotzixa izandakua.
Lezeta (Arrate)
Jatorrizko tamainako irudia: 27 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Dokumentuaren akzioak