Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mendigoitia / Mendigoitxi (Arrate)

1625eko idatzixetan agertzen jaku basarri honi buruzko lehelengo aittamena. Mendigoitia abizena, dana dala, lehenagotik zan ezaguna Eibarren. 1606. urtian hil zan, Flandesko gerran, Eibarren jaixotako Mendigoitia Kapitana. Basarrixa, gitxienez azken 200 urtiotan, Aretatarrena izan da eta eurenak izan dira, be bai, San Martin eta Mugitza Zahar basarrixak. 1812. urtian Andres de Areta zan Mendigoitxi basarrixan ugazaga. 1935ian erre egiñ zan eta osorik barriztu bihar izan zan. 1963an berriro barriztu zan eta 1996xan teillatua eta fatxadia konpondu jakoz. Basarrixak emon dittuan pertsonai eta kirolari ezagunen artian Bizente Areta "Mendigoitxi" probalarixa dakagu.
Mendigoitia / Mendigoitxi (Arrate)
Jatorrizko tamainako irudia: 34 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Dokumentuaren akzioak