Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sagartegieta / Saartei (Arrate)

Gaur egungo etxia 1655ekua da, nahiz eta XVIII. gizaldixan barriztuta egon. Ate gaiñian hala diño: "Vinculada en 13 de maio de 1655 y corroborada en 23 de maio de 1765". Eibarren zeguazen 18 Oiñetxietako bat da. Sagartegietatarrak 1513. urtian lortu zeben, odol garbixa zekela ziurtatzen zeban hidalgixa titulua. XVIII. gizaldira arte eurak bizi izan ziran jauregixan. Sagartegieta abizendun azkena Maria de Sagartegieta izan zan. XVIII. gizaldi erdikaldian, Mendaroko Sustaetatar batekin ezkondu zan eta geroztik Sustaeta eta Sagartegieta izenak batera juan dira. 1783. urtian, Bentura Sustaeta zan ugazaba eta beran ondorengua da, gaur egun, Maltzagako txaletian bizi dan Jesusa Sustaeta. Dirudienez, jatorriz basarrixa zan eta gaiñian jaso zan jauregixa. Jauregixa izan zan 300 urtetan zihar eta juan zan gizaldi erdikaldetik aurrera, berriz basarri moduan erabili izan da. Karlistaden ostian, Sagartegieta-Sustaetatarrak Maltzagako bentara juan ziran bizi izatera eta Sagartegieta errentan ipini zeben. Bertoko azken errenteruak Bitor Kortaberria eta Eugenia Unzueta izan ziran, gizaldi honen erdikaldian. Eibarko basarrixen artian seguru asko balio historiko-artistiko haundiña dakana izango da. Estilo barroko eta neoklasikoak dittu eta ate gaiñian "Soy Sagartegieta" diñuan armarrixa daka. Tente dago, baiña aspaldittik hutsik daguanez, nahiko egoera txarrian.
Sagartegieta / Saartei (Arrate)
Jatorrizko tamainako irudia: 24 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Dokumentuaren akzioak