Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zezeil Behekoa / Zezeil Behekua (Gorosta)

Basarrixari buruzko lehelengo aittamena 1747kua dan arren, badirudi basarrixa askoz zaharragua dala eta 1498ko agirixetan agertzen da lehelengoz Zezeil abizena, Juan de Çeçeil. Izen ezaguna izan zan Eibarren XV-XVIII gizaldixen artian. Jatorriz, basarri bakarra zan eta, 1747xan, Diego de Iriondo Zezeil zan jabia. Zezeil basarrixeri Zezil eta Zerzil be esaten jakue. Iriondotarrena izan da azken gizaldixan. Lehelengo, errenteruak izan ziran eta oiñ 60 urte inguru Pedro Iriondo Leturiondok erosi egiñ zeban. 1973tik kalian bizi dira baiña egun bittik behiñ igotzen dira bera eta beran anai-arrebak ortua zaintzera.
Zezeil Behekoa / Zezeil Behekua (Gorosta)
Jatorrizko tamainako irudia: 40 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Dokumentuaren akzioak