Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Iraegi / Irei Haundi, Irei Handikua, Ireizar (Kiñarra)

Iraegi baserrien lehenengo aipamena 1493koa da. Hau da, Eibarko baserrien inguruan lortu dugun aipamenik zaharrena. Historia luzea duen baserria da, hortaz. Gainera, leku izen moduan, lehenago ere agertzen da, 1339ko agirietan. Abizena ere ezagun eta ugaria da Eibarren (baita Iñarrairaegi ere). Iraegi baserrietatik zaharrena eta garrantzi handiena izan duena da berau. Hori dela eta, Irei Haundi eta Ireizar izenekin ere ezagutu izan da. Irei Bazterra izena ere hartu izan du. 1741ean Francisco de Iraegi bizi zen bertan, eta 1812an beste Francisco de Iraegi bat. Iñaki Ibarluzeak erosi zuen baserria gerra ostean, baserria hutsik zegoela. Bertara ezkondu eta 1985 inguruan jaitsi zen kalera. Baserriak, sarreran, "1829" data du.
Iraegi / Irei Haundi, Irei Handikua, Ireizar (Kiñarra)
Jatorrizko tamainako irudia: 64 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Dokumentuaren akzioak