Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskal deiturategia: patronimia

Euskal deiturategia: patronimia
Egileak Patxi Salaberri Zaratiegi
Data 2003
Lege gordailua BI. 2131-2003
ISBN 84-8438-039-4
Orrialde kopurua 282
Argitaratzailea Udako Euskal Unibertsitatea
Bilduma Juan San Martin Beka

Liburu honetan Patxi Salaberrik euskal deituren inguruko azterketa egiten du, bereziki patronimikoena, hots, aitaren izena seme-alaben deituran biltzen dutenena (Eneko > Enekoitz, Garindo > Garindoitz...). Ikerketa Antzinatean hasten da, baina zatirik mamitsuena Erdi Aroko datuei eskainirik dago, artean sistema patronimikoa indarrean baitzen. Liburuaren bukaeran dokumentazioan ageri diren patronimikoen zerrenda ematen du egileak, bakoitzaren oinarrian dagoen izena ere aipatuz. Ezin da ahantzi egungo deitura anitzen jatorria iraganeko garai ilun haietan bilatu beharra dela.

Dokumentuaren akzioak