Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Idazlanen Datu-basea

Datu-base honetan biltzen dira:

  • Eibarko idazleek idatzitako lanak edo Eibarri buruzkoak

  • 1829-1975 bitartean argitaratutakoak

idazleak.gifLorea Elduaien historialariak 1989. urtean landu eta egiten hasi zen datu-base honetan Eibarko idazleek eta Eibarri buruz idatzi dutenek han-hemenka hainbat aldizkaritan argitara eman dituzten lanak daude, batik bat, artikuluak. Fitxarik zaharrena Eugenio Llagunorena dugu, 1829koa. Hortik aurrera hainbat idazleren lanak biltzen dira, asko ezagunak (Romualdo Galdos, Toribio Etxebarria, Juan San Martin, L.A. Aranberri "Amatiño", Serafin Basauri, Imanol Laspiur, Jose Ramon Etxebarria, Pedro Zelaia...) beste asko ez horrenbeste (Iturrioz, Jose Guisasola, Gabriel Manterola, Jon Beiztegi, Josu Arkotxa, ...). Jorratutako aldizkarien artean, batzuk aipatzeagatik, ondoko hauek ditugu: Euskal Esnalea,  Karmel, La Esfera, Euskal Erria, Anaitasuna, Zeruko Argia, Eusko Folklore,  Egan, Deia, Hoja de Lunes,  Eibar...

Erabili bilatzailea idazlanen artean bilatzeko.

Dokumentuaren akzioak