Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mandiola auzoa

Erlazionatutako elementuak
Eibartik Urkora baserriz baserri
Baillara zabala dogu Mandiola, Elorreta aldetik hasi eta Azpiri basarrira arte zabaltzen dana. Gorosta baillariakin topo egitten dau sartaldian, baiña ez dau ordia bat egitten; ondo bereiztuta dare auzo bixak. Santakurutz ermittatik Matxarira jaisten dan bide zaharra da mugia. Akondiatik behera, Nagiorbe basarri bixen artetik eta Urkizuegi basarrixan ondotik pasatzen dan bide zaharra edo andabidia da bi ballaren mugen testigu. Bestekaldetik, barriz, Bizkaiko eta Gipuzkoako mugak bereizten dau Mandiola Ermutik.

Mandiola zabala dala aittatu dogu, eta izan bihar, bertan daren 29 basarrixak bere barnian jasotzeko. Hogetabederatzi gaur egun darenak, bere sasoian beste 16 be tente egon ziralako auzuan. Eskolak, oiñ dala gitxi egindako etxe barrixak eta ermittak be badake beran lekutxua Mandiola Ballian.

MandiolaBasarri eta pertsona ezagunak emon izan dittu baillara honek. Eibarren eta Eibartik kanpo izen haundikua izan zan Bittor Sarasketa Mandiolako Azpiri basarrixan bizi izan zan eta Gisasola, Iturrao edo Pagaegi basarrixetako dozenaka seme Eibarko alkate, abade, izkribau eta errejidore izan da. Baiña auzo honetan jaixo edo bizi izandako izen bi aittatzekotan, Indalezio Sarasketa “Eibarko Txikito” eta Migel Gallastegi dira danori gogora etor tzen jakuzenak. Azpirikua lehelena eta Asolaigartzakua bigarrena, pelota munduak euki dittuan izenik haundixenetakuak izan dira. Euskal Herriko beste zer txokok esan leike bardiña?

Santakurutz eskoliak be badaka beran garrantzixa Mandiolan eta inguruko baillaretan. Izen bereko ermittian azpikaldian zeguan eskolia eta bertara juaten ziran Mandiolako eta baitta Gorostako neska-mutil gehixenak be ikasi biharrekuak ikastera. Aspaldittik itxitta, gerra aurretik egindako eskola honen aztarna gitxi batzuk besterik ez dira gelditzen gaur egun.

Santakurutz ingurua, puntu estratejikua izan zan gerra garaixan. Gorrixen frente bat bertan zeguan; beste bat, barriz, Akondia gañekaldian. Baiña ez dira gerra kontuak bakarrik Mandiola ballarak gordetzen dittuanak, erromerixak be egitten ziran. Izuan egitten ziranak oso ezagunak ziran Eibarren eta beste baillaretatik eta herrittik be igotzen zan jendia jai giruak deittuta. Gerora Usartzan be hasi ziran erromerixak egitten.

Auzoko basarrixak

Dokumentuaren akzioak